Santxotena museoaren jaiotzen erakusketa, iruditan

Estitxu Ugarte 2016ko abe. 21a, 18:18

Artziniegako Santxotena tailer-museoan 1.800dik gora jaiotza biltzen dituen erakusketa zabaldu dute. Teresa Lafraguaren eta Xabier Santxotenaren urteetako lanaren emaitza da.

Aurreiritzirik gabe bisitatu behar da Teresa Lafraguak antolatu duen jaiotzen erakusketa. Izan ere, Xabier Santxotenaren eskultura erraldoien tokia okupatu dutenak ohiko jaiotza tradizionalak baino gehiago, pieza artistiko-etnografikoak dira. "1.827 jaiotza ditugu erakusketa honetan; duela 18 urte hasi ginen lan honekin, jaiotzak jartzeko ohitura berreskuratzearren; etnografia, komunitate baten bizipenak eta ofizioak erakusteko bidea bezala", azaldu du Lafraguak. 

Bisitak ostiraletik igandera egiten dituzte, goizez 11:00etatik 13:30ak arte, eta arratsaldez 16:00etatik 19:00ak arte. Erakusketa urtarrilaren 31an itxiko dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide