Zozketak

Zozketetan parte hartzeko ALEAko harpideduna izan behar zara eta webgunean saioa hasita izan behar duzu. Harpidetu zaitez!

Cultura vasca vs. Euskal kultura liburua

Cultura vasca vs. Euskal kultura liburua

Ibai Iztueta idazleak Cultura vasca vs. Euskal kultura liburua aurkeztuko du Oihanederren maiatzaren 19an (osteguna), 19:00etan. aleak bi liburu zozkatuko ditu. Bat eskuratzeko, bidali galderaren erantzun zuzena maiatzaren 16a baino lehen (harpidetza@alea.eus).

Zein argitaletxek argitaratu du liburua?
a) Susa argitaletxeak.
b) Utriusque vasconiae argitaletxeak.
c) Harvard University press argitaletxeak.

Amaituta

Hala Bedin bi lagunentzat afaria

Hala Bedin bi lagunentzat afaria

ALEAk bi lagunentzat afari bat zozkatuko du Hala Bedi tabernan, astean zehar bazkaltzeko. Eman izena maiatzaren 9a baino lehen. Maiatzaren 13ko aldizkarian jakinaraziko dugu irabazlearen izena.

 

Amaituta

'Irten hizkuntzaren armairutik' liburua

'Irten hizkuntzaren armairutik' liburua

Emun aholkularitzak Irten hizkuntzaren armairutik liburuaren aurkezpen saioa egingo du Oihaneder Euskararen Etxean Amaia Lasa adituaren eskutik, maiatzaren 5ean (asteazkena), 19:00etan. aleak bi liburu zozkatuko ditu. Bat eskuratzeko, bidali galderaren erantzun zuzena maiatzaren 2a baino lehen (harpidetza@alea.eus).

Zein da liburuaren jatorrizko lana?

a) Leave the linguistic closet.

b) Saír do armario.

c) Sortir de l'armari lingüistic.

Amaituta

Oholtzapetik: finala Legution

Oholtzapetik: finala Legution

Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta, Oholtzapetik: entzulea epaile ekimenaren finala ospatuko da maiatzaren 13an (ostirala), 20:30ean Legutioko kultur etxean. ALEAk bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu. Eman izena maiatzaren 10 baino lehen; hilaren 11n emango diogu sariaren berri irabazleari.

Hiru bertsolari sailkatu dira dagoeneko: Oihane Perea, Izar Mendiguren eta Manex Agirre. Laugarrena maiatzaren 6an sailkatuko da, Amurrioko saioan.

Amaituta

Doctor Deseo Jimmy Jazzen

Doctor Deseo Jimmy Jazzen

Doctor Deseo taldeak bere 15. diskoa aurkeztuko du Gasteiko Jimmy Jazz aretoan apirilaren 30ean (larunbata), 21:00etan. Sarrera solte bat eskuratzeko, eman izena apirilaren 27ko gauerdia baino lehen; hilaren 28an jakinaraziko diogu zuzenean irabazleari saritua izan dela.

Amaituta

Parralen bazkaria (Apirila)

Parralen bazkaria (Apirila)

ALEAk bi lagunentzat bazkari begetariano bat zozkatuko du Gasteizko Parral tabernan, astean zehar bazkaltzeko.

Zozketan parte hartzeko, eman izena apirilaren 24a baino lehen. apirilaren 27ko aldizkarian  jakinaraziko dugu irabazlearen izena.

Amaituta

Reincidentes kontzertuan

Reincidentes kontzertuan

Reincidentes rock taldeak Awkan lana aurkezteko kontzertua eskainiko du Gasteizko Jimmy Jazz aretoan apirilaren 23an (larunbata), 21:00etan. aleak bi sarrera solte zozkatuko ditu. Eman izena apirilaren 19a baino lehen. Hilaren 20an jakinaraziko diogu zuzenean irabazleari saritua izan dela.

Amaituta

Laboral Kutxa - Panathinaikos

Laboral Kutxa - Panathinaikos

Alea Aldizkariak (LABORAL Kutxaren laguntzarekin) 2 sarrera bikoitz zozketatuko ditu asteazkenean Laboral Kutxa Baskoniak Panathinaikosen aurka jokatuko duen lehen partidurako. 

 

 

Lehenengo partidua apirilaren 13an, 20:45ean

Sarrera bikoitz bat lortzeko, eman izena  apirilaren 12a 12:00ak baino lehen. Apirilaren 12an zuzenean jarriko gara irabazleekin kontaktuan.

Amaituta

Kukai dantza taldea Principal antzokian

Kukai dantza taldea Principal antzokian

Alea Aldizkariak (LABORAL Kutxaren laguntzarekin) sarrera bikoitz bat zozketatuko du dantza ikuskizun batez gozatzeko: OSKARA, Kukai dantza taldearen eskutik.

Principal antzokian  Apirilaren 15ean, Gasteizen

Amaituta

S.A. eta Childrain Jimmy Jazzen

S.A. eta Childrain Jimmy Jazzen

Soziedad Alkoholika eta Childrain taldeek kontzertua eskainiko dute apirilaren 1ean (ostirala) 20:45etan Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Emanaldirako bi sarrera solte zozkatuko ditu aleak. Horietako bat lortzeko, eman izena  martxoaren 22a baino lehen. Martxoaren 23an jakinaraziko diegu zuzenean irabazleei sarituak izan direla.

Amaituta

'Erbeste' sorkuntza lana

'Erbeste' sorkuntza lana

Errateke eta L'Especifica konpainiek Erbeste ikerketa-sorkuntza lana eskainiko dute Gasteizko Baratza aretoan martxoaren 19an (larunbata) 20:00etan, eta 20an (igandea) 19:00etan. Bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu ALEAk. Eman izena martxoaren 14a baino lehen. Martxoaren 15ean jakinaraziko diegu irabazleei sarituak izan direla.

Amaituta

Amama pelikula

Amama pelikula

Alea Aldizkariak (Vital Gizarte Ekintzaren laguntzarekin) Gasteizko Vital Kutxa Fundazioa aretoan (dendaraban) Amama filma ikusteko sarrerak oparituko ditugu. Euskal Zinemaren Astearen 32. edizioa dela eta, otsailaren 24ean, asteazkena, arratsaldeko 20:00etan, Duellum (Tucker Davila) eta Amama (Asier Altuna) ikusteko 20 sarrera oparituko ditugu (10 sarrera bikoitz). Sarrerak izena ematen duten lehenengo 10 pertsonentzat izango dira. Hauek lortzeko eman izena otsailaren 22a baino lehen. Otsailaren 22ean bertan jakinaraziko diegu irabazleei sarituak izan direla eta 23 edo 24ean ALEAko erredakziotik pasa beharko dira sarreren bila.

Eskolen kalea 10, 13. bulegoa

Ordutegia: 9:00 - 18:30

Amaituta

Ken Zazpiren kontzertua

Ken Zazpiren kontzertua

ALEA Aldizkariak (LABORAL Kutxaren laguntzarekin) esperientzia ahaztezin batez gozatzera gonbidatzen zaitu: Gasteizko Printzipal Antzokian Martxoaren 4an Ken Zazpi taldeak Phoenicoperus disko berria aurkezteko egiten ari den biraren kontzerturako 8 sarrera zozketatuko ditugu (4 sarrera bikoitz). Zozketan parte hartzeko, eman izena otsailaren 29a baino lehen. Martxoaren 1ean jakinaraziko diegu irabazleei sarituak izan direla, eta martxoaren 4ko aldizkarian irabazlearen izenak publikatuko ditugu.

Amaituta

Hala bedi tabernan afaria

Hala bedi tabernan afaria

ALEAk bi lagunentzat afari bat zozkatuko du Gasteizko alde zaharreko Hala Bedi tabernan, asteburu batean afaltzeko. Zozketan parte hartzeko, eman izena otsailaren 9a baino lehen. Hilaren 12eko aldizkarian jakinaraziko dugu irabazlea.

OHARRA: Zozketetan parte hartzeko ALEAko harpideduna izan behar zara, ez bazara eta harpidedun izan nahi baduzu, urtean 55€-gatik hemen harpidetu zaitezke: ALEA harpidetza

Amaituta