Oholtzapetik: finala Legution

Oholtzapetik: finala Legution

Arabako Bertsozale Elkarteak antolatuta, Oholtzapetik: entzulea epaile ekimenaren finala ospatuko da maiatzaren 13an (ostirala), 20:30ean Legutioko kultur etxean. ALEAk bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu. Eman izena maiatzaren 10 baino lehen; hilaren 11n emango diogu sariaren berri irabazleari.

Hiru bertsolari sailkatu dira dagoeneko: Oihane Perea, Izar Mendiguren eta Manex Agirre. Laugarrena maiatzaren 6an sailkatuko da, Amurrioko saioan.

Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.