Industria adimenduna eta pertsonen ongizatea ardatz, 'Bai' aldizkariaren elkarrizketetan

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2022ko aza. 14a, 11:24

'Bai' aldizkariaren 36. zenbakia kalean da eta zuen egoitzan jasoko duzue Bai Euskarari Ziurtagiria duzuenok. Enpresarean Azokan izan genuen gaiari tiraka, azokan parte hartu zuten hainbat kide ekarri ditugu aldizkariko elkarrizketen atalera: Jose Miguel Ayerza ADEGIko zuzendari nagusia; Jone Nolte, ASLEko zuzendari nagusia eta Laborpar-eko presidentea; Leyre Madariaga, Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria Eusko Jaurlaritzan; eta Romain Roquefère eta Irati Rodriguez, HUPIko zuzendaria eta Negozio garapeneko arduraduna, hurrenez hurren.

Horiez gain, Elkarrengandik Ikasiz solasaldien laburpenak, Athletic Fundazioan egin genuen foroaren berri eta komunitatearen inguruko albisteak aurkituko dituzu zenbaki berrian.

'BAI' ALDIZKARIA 36. ZENBAKIA

 

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide