Hizkuntza-praktikaren behaketa egingo dugu Gasteizko Magialdian. Lagunduko diguzu?

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2022ko ira. 9a, 13:22

Gasteizen antolatzen diren hainbat ekitaldiren hizkuntza-praktikaren behaketa egiten ari da Bai Euskarari Elkartea, Gasteizko Udalaren babesarekin.

Gasteizko Udalaren Euskara Elkarguneak proposatu du Udalak diruz laguntzen dituen edo-eta, kontratu zein hitzarmenen bidez, babesten dituen ekitaldien hizkuntza-praktika aztertzea. Lanaren ardura Bai Euskarari Elkartearena da.

Oraingo honetan, Magialdiaren behaketa egingo dugu. Horretarako, Magialdiako edozein ekimenetan parte hartuko duzuen edozein herritarren laguntza ezinbestekoa zaigu. Irailaren 10etik 18ra bitartean egingo den Magialdiaren ekitaldi edo jarduera batera joatekoa bazara, eskertuko genizuke hizkuntza erabileraren behaketa egin eta honako formularioa beteko bazenu.

MAGIALDIA BEHAKETA

 

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide