Bulegoa antolatu eta txukun edukitzeko aukera TxukuntZEN antolatzaile profesionalaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2022ko eka. 14a, 07:00

Bai Euskarari Elkarteko partaideei eskaintza berezia egin nahi izan die TxukuntZEN antolatzaile profesionalak: Bai Euskarari komunitateko kideok enpresa, bulego edo lan-eremuak antolatzeko % 10eko deskontua izango duzue Aholkularitza eta Antolaketa proiektuetan. TxukuntZEN-ek Bai Euskarari Ziurtagiria du, ‘Zerbitzua eta Lana euskaraz’ maila.

Joan den astean Enpresarean TB saioan izan genuen TxukuntZEN proiektuaren atzean dagoen Maitane Ormazabal Larzabal. Bere zerbitzuaren inguruan hitze egin zigun:

Antolaketa eta ordenaren onurak

Ba al zenekiten lan-eremu ordenatu batek abantaila ugari dituela? Efizientzia eta produktibitate handiagoarekin lan egiteaz gain, lan-taldeko gatazkak murriztu eta espazio atsegin batean lan egiteko aukera eskaintzen du antolaketak eta ordenak.

Gure bizitzako ordu asko igarotzen ditugu lanean. Zeinek ez luke nahi espazio hori gure nahi eta beharretara eduki eta goxo lan egiteko aukera izan?

Bai Euskarari Elkarteko partaide den TxukuntZENek eskaintza berezia egiten dizue partaide zareten enpresei, zuen bulegoak eta lan-eremuak antolatzeko: % 10eko deskontua Aholkularitza eta Antolaketa proiektuetan.
 
Jarri Maitanerekin kontaktuan eta eskatu hitzordua konpromezurik gabe info@txukun.eus helbidean.

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide