Maiatzeko lorpenak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2022ko eka. 7a, 14:29

Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzearekin batera, entitateek urtero zenbait helburu zehazten dituzte euskaraz ematen duten zerbitzua ahalik eta zabalena izan dadin. Helburu horiek betetzean lorpen bat izan ohi da beraientzako eta, hori aintzat hartuta, 'Ziurtagiridunen lorpenak' izeneko atala osatzen ari gara.

Lorpen txiki bakoitza urrats handi bat da arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko eta pauso horiek ematen laguntzen du Bai Euskarari Ziurtagiriak.

Maiatzean lorpen hauek izan ditugu:

uda-leku-biarritze.jpg

Uda Leku elkarteak lansari agiriak frantsesez bakarrik zituen lehen eta orain elebitan jarri ditu. Zorionak!

sasoi-eraikuntzak.png

Sasoi Eraikuntzakoek egiaztagiriak eta egitasmoen azalpenak gazteleraz zituzten eta elebitan jarri dituzte.

lekuona-arkitektura.jpg

Lekuona Arkitekturak, hainbat dokumentu ele bitan izatetik euskara hutsez jartzera pasa dira:

  • Lan bileretako deialdiak
  • Ikastaro deialdiak eta izen ematea
  • Asebetetasun inkesta
  • ...

Horrez gain, programetan erabiltzen diren testuak gaztelaniaz izatetik euskaraz izatera pasa dira.

maison-adam-logo-1604175599.png

Maison Adamek AEKn euskara ikasteko aukera eskaini die langileei.

webmaster_1_202_2447_0_2_0.jpg

Les Alizés Agentzia - Century 21 agentziak AEKn euskara ikasteko aukera eskaini die langileei.

**

Doneztebeko Casino Elkartea mailaz igo da, 'Euskararen bidean' mailatik 'Zerbitzua euskaraz' mailara. Zorionak!

**

Lesakako Arrano Ostatuak BEZ aitorpena eta atxikipenak euskaraz egiten dituzte (orain arte gaztelaniaz). Zorionak!

EgurBerri.png

Uztaritzeko Egur Berri enpresak 2021eko helburua bete du. Webgunea euskaratu dute eta .eus domeinua erabili dute: https://www.egurberri.eus/

**

jatetxea_3_0.jpg

Arantzako Pablo-Enea Ostatu Jatetxeak maila igoera izan du, 'Zerbitzua Euskaraz' izatetik, 'Zerbitzua eta Lana euskaraz' maila izatera pasa dira. Zerbitzua euskaraz eskaini eta lan ere euskaraz egiten dute orain. Zorionak!


IKUSI LORPEN GEHIAGO

 

Ziurtagiria eskuratu nahi duzu?

Bi bide dituzu:

1. Bete autodiagnostikoa: baieuskarari.eus/eu/auto-diagnostikoa  eta gu jarriko gara zurekin harremanetan!

2. Jarrai gurekin kontaktuan: (+34) 943 59 21 48 / (+33) 6 03 49 43 65 / info@baieuskarari.eus

 

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide