'Euskara aurrera' egitasmoarekin bat egin du Bai Euskarari Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2022ko mai. 10a, 12:40

Euskalgintzako hainbat eragiletako ordezkarik agerraldia egin dute Donostian, 'Euskara Aurrera' egitasmoak maiatzaren 21erako deitu duen manifestaziorako deia egiteko. Rober Gutiérrez Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria bertan izan da.

Manifestazioak maiatzaren 21ean, 17:30ean, Donostian Antiguako tuneletik hasita.

Adierazpena

Euskararen egoerarekin kezkatuta gauden herritarrak gara. Iraganean gai izan gara euskara biziberritzeko. Eta argi dugu orain ere lortuko dugula. Horretarako, orain eta hemen, euskarak herri bultzada berri bat behar du:

  • Euskaldun gisa bizitzeko eskibidea eta nahia betetzeko.
  • Euskara normalizatzeko.
  • Hizkuntzen, hizkuntza-komunitateen eta herrien berdintasunean oinarritutako munduari gure ekarpena egiteko.
  • Guztion hizkuntza eskubideak errespetatzeko. Justizia eta demokrazia auzia delako hau.
  • Euskara herri kohesiorako zuntza izateko.
  • Finean, Euskal Herri euskalduna izateko.

Sinadura bilketa.

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide