Apirileko lorpenak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2022ko mai. 3a, 14:14

Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzearekin batera, entitateek urtero zenbait helburu zehazten dituzte euskaraz ematen duten zerbitzua ahalik eta zabalena izan dadin. Helburu horiek betetzean lorpen bat izan ohi da beraientzako eta, hori aintzat hartuta, 'Ziurtagiridunen lorpenak' izeneko atala osatzen ari gara.

Lorpen txiki bakoitza urrats handi bat da arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko eta pauso horiek ematen laguntzen du Bai Euskarari Ziurtagiriak.

Apirilean lorpen hauek izan ditugu:

grupo-ormak1.jpg

Ormak Construccion-ek lorpen hauek egin ditu:

  • Argindarraren ordainagiria euskaraz dute orain.
  • Diruzaintza azterketa euskaraz egin dute aurten.
altxata-kultur-elkartea.jpg

Altxata Kultur eta Kirol Elkartea produktuen eta zerbitzuen tarifak elebitan izatetik, euskara hutsera izatera pasa da.

abokatua_Saragueta_tokikom_700x700.jpg

Saragueta Aholkularitzak honako lorpenak egin ditu:

  • Aurrekontuak gazteleraz izatetik elebitan izatera pasa dira.
  • Ohar eta iragarki taula eta intraneta elebitan izatetik euskaraz izatera pasa dira.
  • BEZ aitorpena gazteleraz egitetik elebitan egitera pasa dira.
takatuka.jpg

Takatuka Bidaiak-ekoek larrialdietako panelak eta itzalgailuak elebitan jarri dituzte (aurretik gaztelaniaz zituzten).

tapuntu-koop-elk-txikia.jpg

Tapuntu Koop. Elk. Txikia-k estatutuak gazteleraz zituen eta elebitan idatzi dituzte.

berako-udal-haurtzaindegia.jpeg

Berako Udal Haurtzaindegiak telefonoaren arreta, jakinarazpenak, kontu laburpenak, bezeroentzako atala,… euskaraz jarri ditu.

 

Zorionak denoi!


IKUSI LORPEN GEHIAGO

 

Ziurtagiria eskuratu nahi duzu?

Bi bide dituzu:

1. Bete autodiagnostikoa: baieuskarari.eus/eu/auto-diagnostikoa  eta gu jarriko gara zurekin harremanetan!

2. Jarrai gurekin kontaktuan: (+34) 943 59 21 48 / (+33) 6 03 49 43 65 / info@baieuskarari.eus

 

 

 

 

 

 

 

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide