Liburu gomendioa: '12etan Bermuta', Jasone Osoro

Jasone Osoro aski ezaguna da gure artean. Duela hilabete batzuk pertsonalki ezagutu nuen  Bastidan, Arabar Errioxako euskal liburu eta disko azokan. Bere azken liburuaz aritu zen: 12etan Bermuta
 
Iraitz Ugaldek Gaztezulo-n egindako komentarioa dakargu hona:
 
"Berta, eleberriko protagonista eta beronen hari gidaria, alaba, emaztea, laguna, arreba, maitalea eta ama da. Ingurukoekin hartzen dituen rolen bidez ezagutuko dugu, kapitulu bakoitzean bere bizitzaren puzzleko pertsona bat izango baitu hizpide. Neskatila deneko burutazioetatik hasten da nobela, Berta aratza eta moldeagarria den garaitik. Ama ezaxola batek utzitako herentzia emozionalaren zamak aurrerantzeko harremanak baldintzatuko dizkio. Eta udaberriarekin loratzen ikusiko dugu, usain gozorik gabeko larrosa bilakatzen eta petaloak banaka galtzen. Inolako galbaherik gabe, bakarrizketan diharduenaren desinhibizio osoaz mintzo zaigun emakumearen gogoetak dira. Gogoeta ankerrak, egiazkoak, miserableak bezain ederrak. Estilo airosoa eta bizkorra darabil Osorok, tabu gutxirekin, espresio esplizituan. Bertaren aurre-atze guztien argazkia osatzen amaituko du irakurleak, deskribapen eta kronologia astunetatik pasatu beharrik gabe. Bertak berak burutik pasatako guztia karminez komuneko ispiluan idatzi izan balu bezala, eszenaren halako elegantziaz, letra lodiaren halako baldarkeria".
 
Guztiz gomendagarria. On egin.
 

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide