2024. urterako 302.084 lanpostu sortuko dira EAEn, Laboral Kutxaren ustez

Enpleguaren gaineko ikuspegi sektorialak euskal ekonomian izeneko txostena landu du Laboral Kutxak. Joseba Madariaga txostenaren egile eta Ikerketa Departamentuko zuzendariak txostenaren aurkezpen prentsaurrekoan azaldu zuenez, biztanleria zahartzeak "aukerak" ekarriko ditu enpleguaren ikuspegitik.

Pertsonentzako zerbitzuak "indartu"

2024. urtera bitartean 302.084 lanpostu sortuko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta horietatik %80 erretiroa hartuko duten langileak ordezkatzeko izango dira. Horrez gain, gizartea zahartzearen ondorioz, pertsonentzako zerbitzuen sektorea "indartu" egingo da, "joera demografiko horiek eskari berriak sortuko" baitituzte, txostenak dioenaren arabera. Esparru horretan sartuko litzateke, esaterako, pertsonen zaintza eta osasunari eta kirolari lotutako lanpostuak.

Sektore berdeak eta ekonomia zirkularra

Bestalde, txostenaren arabera, ezagutzaren ekonomiarekin eta iraunkortasunarekin lotutako "industria berria" (sektore "berdeak", ekonomia zirkularra eta abar) aukera-eremu zabala izango da, gertuko etorkizunean, lanpostu berrientzat.

Estekak:

(Argazkian: Joseba Madariaga, Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua eta Julio Gallastegi euskal kreditu-kooperatibako zuzendari nagusia)

Joseba Madadiaga, Ángel Toña eta Julio Gallastegui txostenaren aurkezpena hasi aurretik - See more at: http://prentsa.laboralkutxa.com/ezagutzari-lotutako-industriak-eta-bezeroaren-hurbileko-zerbitzuak-izango-dira-enpleguaren-eragileak/#sthash.DvNrZA6R.dpuf

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?

Izan zaitez ALEAkide