Barañaingo enpresa eta komertzioetan euskararen erabilera sustatzen 14 urtez

Joan den ostiralean, otsailak 19, Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa egin zen Barañaingo udaletxean. Ekitaldian parte hartu zuten Oihane Indakoetxea alkateak, Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak, Barañaingo udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako ordezkariek, eta Bai Euskarari Ziurtagiria duten Barañaingo entitateek.

Oihane Indakoetxea Barañaingo alkateak aurkezpenean nabarmendu zuen euskarak garatzen jarrai dezan gizarte osoaren konpromisoa behar dela: "Euskararen etorkizuna bermatzeko prozesua bizkortu beharra dago; euskarak garatzen segitu behar du lurralde osoan baita etorkizunerako funtsezkoak diren erabilera esparruetan ere. Horretarako ezinbestekoa da gizarte osoak bere egingo duen etorkizunerako konpromisoa gauzatzea".

Rober Gutiérrez Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendariak ere hartu zuen hitza ekitaldian. Ziurtagiridunak euskarazko zerbitzua eskaini eta euskaraz lan egiteko burutzen ari diren inbertsioa eta lana "aintzat hartzeko eta behar bezala aitortzeko" garaia dela azpimarratu zuen Gutiérrezek: "Bestelako neurriak behar dira, enpresen eta administrazioaren aldetik ez ezik, kontsumitzaile eta erabiltzaile garenon aldetik ere", gehitu zuen.

Ziurtagiridun berria

Ziurtagirien banaketa ekitaldia Barañainen

Guztira 36 ziurtagiri banatu zituzten ekitaldian. Horietatik 35 dira ziurtagiria berritu dutenak eta batek lehen aldiz jaso du ziurtagiria; Barañaingo Ahal Dugu / Podemos alderdiak, hain zuzen ere.

Ziurtagiria berritu dutenen artean, bik maila igoera izan dute; biak Euskararen Bidean mailatik Zerbitzua Euskaraz eskaintzera iritsi dira: Alaitz Ikastetxe Publikoko Guraso Elkartea eta Plaza Berri Elkartea.

Zorionak, guztioi!

14 urtez lanean

Duela 14 urte jarri zen martxan Barañaingo Udalean Bai Euskarari hitzarmena eta, herriko entitateekin elkarlanean, euskararen sustapenean eta berreskuratzean egindako lanaren fruitua da Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa.

Ziurtagiria eskuratzeko bost arrazoi

  1. Euskal Herriko alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko tresna baliagarria da.

  2. Bezeroei begira, entitateak bereiztea eta zerbitzuak eta produktuak bere hizkuntzan jasotzea erakargarriagoa da.

  3. Lehiakideengandik nabarmentzen eta merkatu kuota irabazten laguntzen du.

  4. Ziurtagiriak euskararekiko konpromisoa adierazten du, taldearen kohesioan eta motibazioan eraginez; horri esker ere lortzen da arrakasta.

  5. Urratsak egiten ari diren Euskal Herri osoko entitateak identifikatu eta saritzen ditu.

Ziurtagiria duten entitateak Barañainen

Ziurtagirien banaketa ekitaldia Barañainen

Zerbitzua eta lana euskaraz maila

  1. Haizea Kultur Elkartea

  2. Harizti Dantza Taldea

  3. Sahats Fundazioa

Zerbitzua euskaraz maila

  1. Akelamendi taberna

  2. Alaitz Guraso Elkartea - Alaitz Ikastetxe Publikoa

  3. Barañaingo Trikitilari Eskola

  4. Barañaingo Jai Batzordea

  5. EH Bildu Barañain

  6. Hagin Erakunde Feminista

  7. Mugarri Guraso Elkartea

  8. Plaza Berri Elkartea

Bidean maila

  1. Ahal Dugu / Podemos

  2. Andromeda Belardenda

  3. Barañain Auditorioa Fundazioa

  4. Barañaingo Euskal Kantak

  5. Barañaingo Geroa Bai

  6. Barañaingo Gizarte Eskola

  7. Beep Informatika

  8. Abodi albaitaritza zentroa

  9. Cubillas Botika

  10. Cubillas-Beatriz Botika

  11. Gogorza Anaiak Harategia

  12. Hegoalde taberna

  13. Iratxo Taberna

  14. Izquierda-Ezkerra Barañain

  15. Kaioa Taberna

  16. Karrape Taberna

  17. Kukuma Gozodenda

  18. Lur Gorri jatetxea

  19. Merlet S.L

  20. Muruzabal Bizikletak

  21. Sada Hortz Klinika

  22. Studio Liburudenda

  23. Tantatic Diseinu eta Garapena

  24. Tecniauto auto tailerra

  25. Txomin Txaranga

Musika eta familia-argazkia

Ziurtagirien banaketa ekitaldia Barañainen

Ekitaldiari soinu-banda jartzeko ardura herriko musika eskolako ikasleek izan zuten eta ekitaldiko parte-hartzaileek haien kantak entzuteko aukera izan zuten.

Ziurtagiriak banatu ostean, familia-argazkia egin zuten guztiek batera.

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide