Juan Carlos Pérez Hierro gasteiztar biologoaren “Polinizatzaileak martxan II: intsektu polinizatzaileak” dokumentalaren estreinaldia

hirinet 2015-04-16 02:00   Ingurumena

Juan Carlos Pérez Hierro gasteiztar biologo eta naturalistak Arabako lurraldean oso-osorik grabaturiko dokumentalaren estreinaldia.

Atariak jarduera ugari antolatu ditu aste honetarako, Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatzeko

hirinet 2015-02-03 01:00   Ingurumena

Gaur, otsailaren 2an, Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatzen da, hori dela eta, Atariak aste osorako programazioa antolatu du.

Salburuko oreinen marrualdia zuzenean ezagutzeko jarduerak antolatu dira Atarian

hirinet 2014-10-09 02:00   Ingurumena

Udazkena heldu da eta horrekin batera oreinen araldia.

Floridako txantxikua

hirinet 2014-07-14 02:00   Ingurumena

Ameriketako Florida Penintsulakoa ez, Gasteizko Florida parkeko txantxikua.

Sedum

hirinet 2014-05-09 09:57   Ingurumena

Begiratu irudia. Agian ezagunak egingo zaizkizu bertako Sedum generoko landaretxoak, baina zer tokitan eginda dago argazkia? Non, halako alfonbra loretsua?

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Artea naturan

hirinet 2014-03-12 17:14   Ingurumena

Zuhaitzaren adarrek Aratz mendia “harrapatu” dute.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Mundu osoko 100 aditu baino gehiago okilaren inguruko nazioarteko biltzarrean

hirinet 2014-02-25 11:27   Ingurumena

Otsailaren 23tik 26ra bitartean “Woodpeckers in a Changing World” nazioarteko biltzarra ospatuko da Artium museoan.

Ingurumen Astea Arabako Kanpusean

hirinet 2014-02-18 11:57   Ingurumena

Naturarekin 1 Ikasle Mugimendu Ekologistak Ingurumen Astea antolatu du.

Muelako hagina

hirinet 2014-02-12 13:33   Ingurumena

muelakohagina1Ez da txiste edo hitz-jokoa, benetakoa baizik. Korres eta Durruma Kanpetzu herrien arteko mendi-lepoan, Izki Parke naturalaren barnean, aldapan gora zoazela, hantxe aurkituko duzu hagin bakarti eta sendo samar bat.

Dena ez da zozo edo mika

hirinet 2014-01-24 12:00   Ingurumena belatxikiaMaider lagunak akuilatu nau artikulu hau idaztera, galdetu baitit ea zer diren «Gasteiz erdialdean taldeka eta zalapartaka ikusten diren belatxinga moduko bele txiki horiek».

Bioeraikuntza, paperez

hirinet 2014-01-10 11:14   Ingurumena

liztor-habia1Baina, baina, nori bururatu ote zaio Gabonetako apaingarritarako bola bat jartzea Maria Maeztu parkeko zuhaitz horren adarraren puntan, puntaren puntan?

Hagin minez (II)

hirinet 2013-10-21 09:53   Ingurumena

hagin1Mendietako haginak alde batera utzi, eta Gasteizko kale edo lorategietan ikus daitezkeen haginetan jarriko dugu arreta.

Hagin minez

hirinet 2013-10-11 09:44   Ingurumena

hagin_minezGasteizko Mendietako sakan batean, Araba eta Trebiñuren arteko mugan, hagin multzo interesgarri bat dago. Propaganda ofizialak, bere ohiko hizkera hanpatuan, “milaka urteko hagin-basoa” aipatzen badu ere, ez dira dozenatik gora pasatzen eta, kezkagarriagoa dena, gehienak ale zaharrak dira, aski hondatuak.

Lizar loredunaren destino petrala

hirinet 2013-05-14 13:07   Ingurumena

lizar-loredunaLizar loreduna (Fraxinus ornus) ez da batere zuhaitz arrunta Iberiar Penintsulan, Valentzia inguruan salbu. Gurean, aldiz, Euskal Herrian, ez da inon ageri; gertuen daudenak Burgosko Oñako mendietan bizi dira.

Horregatik sortu zen zalaparta handi bat, 1990eko hamarkadan, Badaia mendiko sakan batean lizar loredun batzuk aurkitu zituztenean. Nola zen posible, bere banaketa-eremu naturaletik hain urruti? Azalpen bakarra zegoen: populazio reliktiko bat zen, balio izugarri handikoa, Tertziario Aroko klima epelago baten hondar moduko bat, Andaluzian troka umel batzuetan baso tropikalaren antza duten baso berezi batzuk bezala, edo Kanarietako laurisilva famatua bezala. Altxor bat, zaindu beharrekoa. Ondorioz, babes-kategoria altuena eman zioten, eta txangoak eta guzti antolatu zituzten Badaiako lizar loredun miragarriak (“manaren zuhaitzak” ere deituak) bisitatzeko.

Ibiltaria eta buztanikarak

hirinet 2013-02-08 12:09   Ingurumena

ibiltaria-eta-buztanikarak-Gogoratzen Oscar Wilderen ipuin hura, negualdia printze baten estatuaren ondoan pasatzea erabakitzen duen enara koitadu harena? Ba jarri Gasteizko Ibiltaria estatua famatua printzearen ordez, eta buztanikarak enararen tokian, eta listo, badugu ipuinaren bertsio gasteiztarra.

Puntu beltzak aire trafikoan

hirinet 2013-01-21 14:27   Ingurumena Apo-hontzaAsko zabaldu dira, azken urteotan, ispilu-erako beiratez edo besterik gabe kristal hutsez kanpoaldea egina duten eraikinak. Argiagoak, epelagoak, efizienteagoak izango dira, akaso, energia kontsumoaren aldetik, edo modernoagoak. Baina hegaztientzat tranpa hilgarriak dira.

Perretxikoak eta onddoak

hirinet 2012-12-20 16:56   Ingurumena setak1Aleuria aurantiaEuskal Herrian perretxikoak hartzeko ohitura handia dago eta denbora pasa oso garrantzitsua bihurtzen ari da gure ingurunean. Udazkena da perretxikoen garairik oparoena, urtaro horretan ematen baita beharrezkoak dituzten hezetasun eta tenperaturak. Dena den, perretxikoa onddoaren fruitu gorputza besterik ez da, ugalketarako egitura berezitua beraz.

Olarizuko putzua

hirinet 2012-07-13 10:05   Ingurumena

 

Lehenengoa

Ez dakit izen “ofizialik” duen. Aintzira erdi-naturala dela esango nuke, hau da, inguruko errekastoek betetzen dutena, baina ur-emaria nolabait kontrolatuta duena. Ur-ertzean landatutako ihi, lezka eta abarri esker, poliki-poliki eraztun berde bat ari da sortzen, ezinbestekoa fauna txiki urtarra bertakotzeko. Eta erdian jarri duten harrizko uhartetxoak lasaitasun eta babesa eskainiko die han pausatzen diren ahate eta txoriei.