Murgiako institutuko janarian ere "zomorrotxoak" atzeman dituzte

Erredakzioa 2023ko aza. 21a, 15:34
"Aurrekoetan bezala" Hezkuntza Ordezkaritzan intzidentzia zabalduko dutela aurreratu dute. Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaurko lehen platera zerbitzatzeari utzi diote. Hezkuntza Ordezkaritzan salatuko dute gertatutakoa, Serunion enpresarekin "ahalik eta lehenen" apurtzeko.

Murgiako Bigarren Hezkuntzako Institutuan gaurko menuan zerbitzatu behar zuten menestra alboratu dute jantokiko arduradunek, janarian "zomorro txiki batzuk" atzeman ostean. Ikastetxeak ohar batean zabaldu duenez, zomorro horiek aurkitu eta berehala jarri dira harremanetan janaria zerbitzatzen duen Serunion enpresarekin, "arduradun bat bertaratzeko eta horren konstantzia jasotzeko". Gertatutakoaren ondorioz ikasleei bigarren platera baino ez diete eman.

Aurreratu dute "aurrekoetan bezala" Hezkuntza Ordezkaritzan intzidentzia bat zabalduko dutela. "Espero dugu enpresa honen kontratua bertan behera geratzeko prozesua arintzea eta ahalik eta lehenen gauzatzea", erantsi dute ikastetxeko arduradunek. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide