2016/10/20 17:00 - 19:00

IKASTAROA

[IKASTAROA] Bularretik Mintzora

[IKASTAROA] Bularretik Mintzora
urkabustaizko liburutegia, Gorbeialdea Urkabustaiz

Urkabustaizko Udalak, Izarra Herri Eskolak eta Urkabustaizko Liburutegiak elkarlanean martxan duten Bularretin mintzora egitasmoaren barruan, ikastaro berezi bat izango dugu aurtengo urrian, "Elkar entzuteko gunea sortzen etxean: liburuak eta kontutxoak lagun". Pello Añorga etorriko da urriaren 20an eta 27an, proposatutako gaiaren gainean jardutera, 17:00etatik 19:00etara.


Tailerrak bi helburu ditu: etxean elkar entzuteko gunea sortzen laguntzea, komunikazioa errazteko, eta horretarako baliabideak ezagutu eta praktikan jartzea.

Bereziki egokia da 0 eta 8 urte arteko umeak dituzten gurasoentzat, baina interesa duen edozeinek har dezake parte. Izena emateko, Urkabustaizko liburutegira joan beharra dago, urriaren 18a baino lehen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide