Ikastaroa

[IKASTAROAK] Feminismoa euskaraz izango da edo ez da izango

2017/04/27 10:00etan eta 19:00etan

Goiuri Jauregian (Pedro Martinez de Alava) Gasteiz |IKASTAROA

Euskara praktikatu bitartean, feminismoaz, gure gustuez, beharrez, nahiez eta jarduerez hitz egiteko gunea. Trebatzailea: Zuriñe Rodríguez Lara, ikertzaile feminista.

Ordua:

  • Goizeko taldea: Ostegunetan, 10:00etatik 11:00etara.

  • Arratsaldeko taldea: Ostegunetan, 19:00etatik 20:00etara.

  • Non: Goiuri jauregian (Pedro Martinez de Alava aretoa).

Izena emateko aldia:2016ko abenduaren 1etik lekuak bete arte.

Sarrera doan.

 

[IKASTAROA] 'Berdin kontsumitzen ditugu drogak?'

2017/05/05 16:30

goiuri jauregia Gasteiz |IKASTAROA

Tailer honetan, emakumeek eta gizonek drogak erabiltzeko dituzten moduei buruzko datuak ezagutuko ditugu, eta sexuaren arabera bereizitako kontsumo horren arrazoiak eta ondorioak aztertuko ditugu. Gainera, emakumeen berariazko arriskuak murrizteko neurriei erreparatuko diegu, drogen erabilera kudeatzeko orduan baliagarriak izan baitaitezke horiek.

Trebatzaile lanetan Maitane Anitua Roa arituko da, Ai Laket!! elkarteko kidea eta masterra Ikasketa feministetan (ikerketa-lana: ‘Generoa eta drogak. Drogen kontsumo ludikoa emakume gazte euskaldunengan’)

[IKASTAROA] Garagardoa egitea

2017/05/06 10:00

Sastiña Gorbeialdea Aramaio |IKASTAROA

Etxean ditugun baliabideekin edo era errazean moldatu ditzakegun gailuekin garagardoa egingo dugu. Horretarako denon artean garagardo lote txiki bat egingo dugu Etxeandia garagardotegiaren eskutik.

Ikastaroan dirauen bitartean garagardo dastaketa bat egingo da, mokadutxo batekin lagunduta.

Izen-ematea: plaza mugatuak izango dira. aramailurkt@gmail.com / 688695763 

Ordainketa: 10 €, egunean bertan egingo da

[IKASTAROA] Buztin tailerra

2017/05/09 14:00

eskola+jubilatuen etxea Gorbeialdea Aramaio |IKASTAROA

Sane Fisioterapiako lagunak etorriko dira buztinak, naturak oparitu digun mirari honek, eguneroko bizitzan aurkitzen ditugun osasun arazo askori aurre egiteko ze baliabide eskaintzen dituen azaltzeko. Tailer honetan buztinaren erabilpen terapeutikoak ikasiko ditugu. Baita beronen prestatze, emate eta gordetzeko modurik egokienak ere. Oinarrizko ezagutza hauetaz baliatuz edozein estutasuni aurre egingo diogu, batez ere haurrak badituzu. Buztinarekin etxean ia beti izan ohi dugun botikinaz ahaztu ahal izango gara.

14:00-16:00 Eskolako haurrekin.

17:00-19:00 Jubilatuen elkartean.

[TAILERRA] Kosmetika jangarria

2017/05/20 10:00

Kultur Etxea Lautada Dulantzi |IKASTAROA

Kosmetik jangarria tailerra izango da, kremak, azalerako elikagaiak, eta abarren inguruan. Izen emateko lautada_berbak@aek.es edo 607 628342 telefonora deitu behar da maiatzaren 17a baino lehen.