20. Korrika Gasteizen

2017/03/30 19:00

Gasteiz

Astebete falta da 20. Korrika abiarazteko eta dagoeneko euskaltzaleak hasi dira korrika non egingo duten pentsatzen. Gasteizera martxoaren 30ean bertan iritsiko da, 19:00etan.

[FORO PARTE-HARTZAILEA] 'Gazteak-euskara binomio dinamikoa: erabilera sustatzeko gakoak'

2017/03/31 09:00

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz |MAHAI-INGURUA

Eusko Ikaskuntzak, Arabako Foru Aldundiaren babesarekin eta Oihaneder Euskararen Etxearen laguntzarekin, euskararen erabileraren inguruan gazteek dituzten kezkak eragile, aditu, gazte eta izaera desberdineko erakundeekin konpartitzeko aukera eskaini nahi du. Horretarako foro parte-hartzailea gauzatuko du marxoaren 31n goizez Oihaneder Euskararen Etxean.

[BISITA GIDATUA] 'Etorkizun perfektua' erakusketa

2017/03/31 19:00

montehermoso kulturunea Gasteiz |BISITA GIDATUA

Etorkizun Perfektua erakusketara bidita gidatua martxoaren 18an eta 31n izango da, 19:00etan.

Izena ematea ezinbestekoa da, bisita burutu aurreko bost minutura arte.

Arabako Errioxako eta Vianako II. Korrika

2017/04/01 09:00

plano enparantza Gasteiz |BERTSO SAIOA

Apirilaren 1ean Arabako Errioxako eta Vianako II. Korrika ospatuko da. Korrika egiteaz gain, bertsolariak, dantzariak, pintxo dastaketa eta kontzertuak izango dira egunean zehar.

[HAUR ETA GAZTEENTZAKO TAILERRA] 'Tiritatxo'

2017/04/01 12:00

ELKAR | Gasteiz |HAURRENTZAKO EKINTZA

Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Irrien Lagunak taldearen eskutik Tiritatxo tailerra izango da Elkarren. Osasuntsu mantentzeko zer egin erakutsiko du Tiritatxok. Horretarako lagungarriak diren ipuin eta liburu zoragarriak badira, baita haurrentzat ere. Yoga egiten ikasiko da, eta nola ez, dantza, jolasak eta marrazkiak ere egiten ere. 3 eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoentzako saioa. Sarrera librea izango da. 

Arabako Bertsolari Txapelketa Finala

2017/04/01 17:30

Principal antzokia | Gasteiz |BERTSO SAIOA

Apirilaren 1ean Arabako Bertsolari Txapelketaren Finala izango da Gasteizko Principal Antzokian.

Finalistak Manex Agirre, Oihane Perea, Serapio Lopez, Iñaki Viñaspre, Xabi Igoa eta Asier Otamendi dira eta txapela emailea Karla Santiesteban izango da.

[KONTZERTUAK] Tutan Come on + Sharon Stoner

2017/04/01 22:00

Hell Dorado | Gasteiz |KONTZERTUA

Apirilaren 1ean Fiestoner jaia izango da Gasteizko Hell Doradon eta bertan Tutan Come On eta Sharon Stoner taldeak arituko dira.

[HAURRENTZAKO ANTZERKIA] 'Hasiera'

2017/04/02 17:00

ariznabarrako gizarte etxea Gasteiz |HAURRENTZAKO EKINTZA

Auzo Eszenak arte eszenikoak taularatzen ditu Arana, Aldabe, Arriaga, Ariznabarra eta Salburua gizarte etxeetako ekitaldi aretoetan, eta helburua du gure hiriko talde eta banakoen proposamen artistikoak areto horietan gasteiztarrei helaraztea.

Hasiera antzezlana Musikan eta eguneroko objektuen erraztasunean oinarrituta dago eta txikienen arreta eta irudimena piztea lortzen du, eta aldi berean, poesiaz eta aberastasun bisualaz beteriko mundu bat lortu. 

 

 

[IGANDEAK JAI] 'Lapurretak' Zirko Loretsua & 'Alaitasunaren bila' Ginkana

2017/04/02 17:00

karmeldarrak ikastetxea Gasteiz |HAURRENTZAKO EKINTZA

Apirilaren 2an Igandeak Jai burutuko da Karmeldarrak ikastetxean eta oraingo honetan Lapurretak Zirko Loretsua & Alaitasunaren bila Ginkana izango dira. 

[KONTZERTUA] Antton Aranburu

2017/04/02 19:00

pilar gizarte etxea Gasteiz |KONTZERTUA

Pilarren ere euskararen alde egitasmoaren baitan, Antton Aranbururen kontzertua izango da apirilaren 2ean. Sarrera librea izango da lekuak bete arte.

[BISITA GIDATUA] 'Ezagutu zure udala'

2017/04/04 18:00

udaletxea Gasteiz |BISITA GIDATUA

Gasteizko Udalaren Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzuak Ezagutu zure Udala bisita gidatura gonbidatzen zaitu. Apirilaren 4an, 18:00etatik 19:00etara.

[ANTZERKIA] Miss Karaoke

2017/04/05 20:30

Principal antzokia | Gasteiz |ANTZERKIA

Miss Karaokeri abesti bat abesteko enkargua egin diote, eta urduri jartzen hasi da. Zer abestuko du Ekitaldi Nagusian, antolatzaile nagusiak eskatuta, mundu guztiaren aurrean? Are gehiago, zer hizkuntzatan abestuko du? Gutxiengo minorizatuentzat abestuko du? Gehiengo minorizatuentzat? Gutxiengo maiorizatuentzat? Gehiengo maiorizatuentzat?

[IRAKURLE KLUBA] Eider Rodriguez 'Katu jendea'

2017/04/06 19:30

Ignacio Aldecoa Kultura Etxea | Gasteiz |IRAKURLE KLUBA

Irakurketaren jolas hori dugu helburu Gasteizko Irakurle Klubean, eta, izan ere, Amos Ozek aipatzen duen hori baino ez dugu egiten: liburuak irakurri, liburuez hitz egin. Ez zaizkigu sobera interesatzen literatur lanen azterketa erudituak, irakurleon esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea baizik. Hilean behin biltzen gara, beti ere euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako liburuen inguruan. Hemen duzu, beraz, 2016/2017 ikasturterako proposatzen dizugun irakurketen egitaraua. Gonbidatuta zaude.

[KONTZERTUAK] Anari + Jupiter Jon

2017/04/07 21:30

Hell Dorado | Gasteiz |KONTZERTUA

Anari eta Jupiter Jon taldeen emanaldia izango da Apirilaren 7an Gasteizko jimmy Jazz aretoan. 

[IPUIN KONTALARIA] 'Amalurra eta birziklatzeko makina'

2017/04/08 12:00

judimendi liburutegia Gasteiz |HAURRENTZAKO EKINTZA

Udalaren liburutegi sareak haur eta familientzako jarduera bereziak antolatu ditu otsailetik maiatzera bitartean. Besteak beste, Amalurra eta birziklatzeko makina ipuin kontakizuna izango da. Lurraren egoerari buruzko ipuin atsegina entzuteaz gain, birziklatze makina harrigarria nola dabilen ikusiko dugu, garbigunean jolastuko gara eta azkenerako den-denok abestuko dugu.

[GEUrekin mendira] Cantoblanco

2017/04/09 08:30

Mendizorrotza | Gasteiz |MENDI IRTEERA

GEUrekin mendira taldeko lagunek Cantoblancora irteera antolatu dute oraingoan.

  • Gasteiztik irteera: goizeko 08:30tan, Mendizorrotzako aparlekutik (Beti Jai frontoien aurrean)
  • Abiapuntua: Gesaltza Añana
  • Iraupena: 3,5 ordu (egun osoa)
  • Altuera: 1006 m  // Luzera: 11,5 km
  • Arduraduna: Reina (636407584)

[HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA] 'Imagine'

2017/04/09 12:00

KunArte zentroa Gasteiz |HAURRENTZAKO EKINTZA

Asier Kidam magoaren eskutik, apirilaren 9an, eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 19:00etan, Imagine ikuskisunaz gozatzeko aukera izango da KunArte zentroan. Gomendatutako adina 3 eta 5 urte bitartekoa da eta prezioa 8€koa.

Irudimenak ba al du sorkuntzarako ahalmenik? Publikoa izango da protagonista magiaz eta umorez betetako unibertso misteriotsu batera eramango gaituen bidaia ahaztezin honetan. Ondoren, irudimena lantzeko asmoz, kapela magiko bat jantziko dugu eta edozer eraldatzeari ekingo diogu; objektuak, pertsonak eta zergatik ez... mundua!

[UMEENTZAKO TAILERRA] 'Ipuin espazioak'

2017/04/10 18:00

lakua liburutegia Gasteiz |HAURRENTZAKO EKINTZA

Udalaren liburutegi sareak haur eta familientzako jarduera bereziak antolatu ditu otsailetik maiatzera bitartean. Besteak beste, Ipuin espazioak sormen tailerra izango da. 

[KONTZERTUA] 'Urko herrikoi'

2017/04/11 20:00

Principal antzokia | Gasteiz |KONTZERTUA

Ikuskizun honetan, Urko eta Gasteizko Udal Musika Banda elkarlanean arituko dira eszenatokian guztion oroitzapenetan dauden kantautorearen abesti enblematikoenak entzungai jarriz. Interpretatzaile guztien kalitateak eta musikaren melodiek eta armoniek ikuskizun herrikoi honen arrakasta ziurtazen dute.

Gazteentzako III. nanoipuinen lehiaketa

2017/04/23 08:00

Gasteiz |LEHIAKETA

Udalaren liburutegi sareak antolatutako ekintzen artean Gazteentzako III. nanoipuinen lehiaketa dago. Nanoipuinek 'irakurri' aditza izan beharko dute. Horren adizki guztiak onartuko dira: irakurri, irakurriko, irakurtzen, irakurrita… Nanoipuinek gehienez ere 150 karaktere izango dituzte, izenburua (aukerakoa) eta hitzen arteko zuriuneak sartuta. Karaktere kopurua gaindituz gero, automatikoki lehiaketatik kanpo geldituko dira. Nanoipuinek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta istorio bat kontatu edo iradoki beharko dute. Parte hartzaileak Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 12 urtetik 30era bitarteko gazteak izan behar dira. Egile bakoitzak gehienez bi ipuin aurkeztu ahalko ditu. Bi ipuin baino gehiago aurkeztuz gero, bakarrik azken biak hartuko dira kontuan.

  • Izen emate epea: Apirilaren 23tik maiatzaren 23ra.