SOS Txagorritxuko larrialdietatik

PHOT.OK 2024ko mai. 7a, 11:40

Arreta "segurua eta kalitatezkoa" eskatzeko protesta egin dute Txagorritxuko Larrialdietako langileek.

Txagorritxuko Larrialdietako Zerbitzuko langileek beste urrats bat egin dute azken hilabeteetako protestan. Astearte honetan, manifestazioa egin dute Txagorritxuko ospitaletik Eusko Jaurlaritzara. Astelehenetik ostiralera, goizeko lehen orduan, Txagorritxu Ospitaleko atean kontzentratzen dira langileak; astelehenetan eguerdi partean ere elkartzen dira.

Herritarrei behar bezalako arreta "segurua eta kalitatezkoa" emateko behar duten langileen kopurua handitzeko eskatzeko egin dute protesta. Izan ere, salatu dutenez, 2022an larrialdiak bateratu zirenetik eta Txagorritxun bildu zirenetik, ez dago "kalitatezko arreta" emateko adina langile.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide