Hiria dantzan jarriko dute Gasteizko inauterietako 25 konpartsek

Erredakzioa 2024ko ots. 7a, 11:00

Otsailaren 13ra bitartean ospatuko dira Gasteizko Inauteriak, eta 7.000 pertsona baino gehiago bilduko dituzte konpartsen desfileek larunbatean eta igandean. Sardina asteartera arte izango da turismo bulegoan ikusgai.

Hasi dira Gasteizko Inauteriak, eta otsailaren 6tik 13ra bitartean ospakizunez beteko da Arabako hiriburua. Lehen hitzordua astearte arratsaldean izan da; Goiuri Jauregian aurkeztu dituzte 2024ko inauterietako desfileetan parte hartuko duten 25 konpartsak.

Larunbatean, hilaren 10ean, 18:00etan, eta igandean, hilaren 11n, 12:00etan, Iparralde gizarte etxearen paretik abiatuko dira desfileak. Legutioko Atea, Bilbo plaza, Frantzia kalea, Bake kalea, Ramon Ortiz de Zarate kalea eta Florida kalea igaroko dituzte Florida Parkeraino iritsi aurretik.

Guztira, 7.076 lagun bilduko dira konpartsetan. Konpartsak eta mozorroen izenburuak honako hauek izango dira aurten:

  • Salburuko eskola publikoen inauteri konpartsa: Natura magikoa
  • Artzai Onaren parrokia kultura elkartea – Mercedarias ikastetxea: Kubatarrak
  • Urkide ikastetxeko gurasoen elkartea: Pac-Man
  • Ikasbiturribero konpartsa elkartea: Arabako patata
  • Guillermo Chaminade – Marianistas ikastetxeko gurasoen elkartea: Marias Bros
  • San Viator kultura elkartea / N.S.C.C. Kofradia: Sanvi Rock & Yabba dabba doo
  • Ana María Rivier gurasoen elkartea: PresenMulánen Tenplua
  • Baila y Disfruta Konpartsa kultura elkartea: Errotatxoak
  • Zabalganako Konpartsa kultura elkartea: Zabalbusters
  • Séneca – Andaluziako kultur zentroa: Ametsen mundu bat
  • Sansomendi – Ali lagun taldea: Que la fuerza te acompañe (Star Wars)
  • Abetxukuko Inauterietako konpartsa: Cherokee
  • Iritsi Gara elkarte sozio-kulturala: Sambabizkarra
  • San José de Calasanz – Escolapios ikastetxeko gurasoen elkartea: Festilapios
  • Sagrado Corazón – Carmelitas ikastetxeko gurasoen elkartea: Quidditch (Harry Potter)
  • Aranako auzo elkartea: Abbarana
  • Virgen de Guadalupe Extremadurako Etxea: Lusitania ad Victoriam
  • Sagrado Corazón – Corazonistas ikastetxeko gurasoen elkartea: Mardi Gras Coras
  • Euskobarça Gasteizko Barçazaleak: Emozioen munstroak
  • Errekatxiki – Santa Luzia auzo elkartea: Santa Bel-airko Printzea
  • Niño Jesús ikastetxeko inauterietako elkartea: NJ Back to the 80’s
  • Manuel Zaldivar Nieves Cano – Egibide ikastetxeko gurasoen elkartea: ¡Vaya, vaya! ¡Egibide se va a la playa!
  • Ariznabarra elkarte soziokulturala: Arizguardianes
  • Carpe Diem antzerkiko kultura elkartea: Corsariooos, al aborda je...jeje! (piratak)
  • Vera Cruz ikastetxeko gurasoen elkartea: Michael Jackson

Bestalde, otsailaren 5etik Gasteizko turismo bulegoan ikusgai dago Inauterietako sardina, eta bertan izango da asteartera arte. Egun horretan, Jaietako ikonoaren diseinua urtero aldatzen da, eta aurten Ana Fernandez Teatro Paraiso konpainiako kideak diseinatu du. 20:00etatik 20:30era bitartean, inauterien amaiera sinbolizatzen duen Sardinaren Ehorzketa ekitaldia egingo dute Plaza Berrian; aurretik, 18:00etatik 20:00etara, Joselu Anayak taldearen dantzaldiak girotuko du plaza.

INAUTERIETAKO EGITARAUA

Desfile nagusiez gain, astebeteko programazioa eskainiko du Gasteizko Udalak inauterien bueltan. Hona hemen ekitaldi nagusiak:

  • Otsailak 8, osteguna: Ostegun Gizena
    • 18:15ean, haur abesbatzen kalejira, hiriko kale eta plazetan zehar.
    • 19:30ean, Probintzia plazan, Udal Folklore Akademiako, Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioko eta Arabako Haur Abesbatzen Elkarteko abesbatzak, musikariak eta dantzariak.
  • Otsailak 9, ostirala:
    • 19:15 Inauterietako entzunaldia, Luis Aranburu Udal Musika Eskolan.
    • 20:00 'Ezetz harrapatu' ikuskizun ibiltaria, Indarra Kultur Elkartearen eskutik. Ibilbidea: Foru plaza, San Prudentzio kalea, Arka plaza, Dato kalea, Andre Maria Zuriaren plaza eta Plaza Berria.

  • Otsailak 10, larunbata:
    • 13:00 Gasteizko Margolarien kalejira, tren geltokitik. Titania Teatro, Indarra Fanfarrea eta Biotzatarrak Fanfarrearekin.
    • 19:30-21:30 Musika animazioa, Plaza Berrian, Endika & Mike DJen eskutik.
    • 21:30-23:30 Elektrotxaranga Orkresta taldearen eskutik, Zabalguneko kaleetan zehar.
    • 23:00-02:00 Dantzaldia Akerbeltz taldearekin, Plaza Berrian.

  • Otsailak 13, asteartea: Inauterietako Asteartea
    • 18:00-20:00 Sardinaren dantzaldia, Joselu Anayak taldearekin.
    • 20:00-20:30 Sardinaren erreketa, Plaza Berrian.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide