Hamalau ikastetxek eta 300 gaztetxok baino gehiagok parte hartuko dute Kantari ikuskizunean

Erredakzioa 2024ko ots. 2a, 12:53

Kantari ikuskizunaren aurreko edizio baten irudia. / ALEA

Euskarazko kantak sustatzeko Kantari karaoke ikuskizunaren aurtengo edizioak 315 partaide izango ditu, hamalau ikuskizunetan banatuta. Ekitaldia apirilaren 13an eta 14an Beñat Etxepare antzokian izango da aurten.

Kantari ikuskizunaren arrakasta agerian geratu da beste behin. Izen-emate epea itxita, aurreko edizioetan bezala, eskaera kopuruak nabarmen gainditu du ikuskizunaren gaitasuna, eta 600 izen-emate baino gehiago jaso dira online galdetegiaren bitartez.

Interesa adierazitako guztien artean zozketa egin behar izan da azkenean, eta antolatutako hamalau saioetan hamalau ikastetxetako 315 gaztetxok izango dute parte hartzeko aukera, 70 taldetan banatuta.

Partaide bakoitzari egokitutako abestia, ordutegia eta data zehatza jakinaraziko zaio egunotan. Beraz, aurtengo edizioan oholtzan izango diren kantariek beraien abesti eta koreografiak prestatzen hasteko aukera izango dute laster.

Zozketan hautatutako talde guzti horien eskutik, Kantari Gasteiz musika ikuskizuna apirilaren 13an eta 14an [hasieran iragarritako data aldatu da] ospatuko da aurten, Iparralde gizarte etxeko Beñat Etxepare antzokian. Aldez aurretik, martxoaren 23an eta 24an egingo da entsegu orokorra.

Informazio lagungarria

Kantari ikuskizunaren informazio guztia ALEAren webguneko atal berezi honetan izango da ikusgai.

Zalantzak argitu edota informazio osagarria eskuratzeko, berriz, honako kanalen bidez harremanetan jartzeko aukera dago:

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide