Zabalik dago Kantari ikuskizunean izena emateko epea

Kantari 2024ko urt. 8a, 21:30

Kantari ikuskizunaren aurreko edizio bat. ALEA

Aurtengo Kantari ikuskizuna apirilaren 13an eta 14an izango da. Urtarrilaren 26an itxiko da izena emateko epea.

Badator Kantari 2024! Apirilean ospatuko den umeentzako musika ikuskizunak hasi ditu prestaketa lanak, eta abiatzeko parte-hartzaileen izen-emate epea zabalik dago honezkero.

Ohi bezala, Gasteizko 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek dute Kantarin parte hartzeko aukera, eta horretarako, gelakideekin batera, lau eta bost lagun bitarteko taldeak osatu beharko dituzte. Izen-ematea online egin beharko da galdetegi honen bitartez.

Gogoratu Kantarik ez duela inolako lehiaketa kutsurik; eta ez da irabazlerik izango, ezta galtzailerik ere. Parte hartzea eta ondo pasatzea da garrantzitsuena. 

Noiz ospatuko da?

Aurtengo edizioa, Iparralde gizarte etxeko, Beñat Etxepare antzokian ospatuko dugu. Baina parte hartu nahi izatekotan, beharrezkoa da izena aldez aurretik ematea. Beharrezkoa bada, eta izen-emate kopuruaren arabera, zozketa egingo da, otsaila hasieran, izena ematen duten guztien artean. Zozketa egin ostean, parte-hartzaileen behin betiko zerrenda ezagutaraziko da.

Otsailean egingo da abestien banaketa, eta, ordutik aurrera, parte-hartzaileek martxora arteko tartea izango dute abestiak ikasi, koreografia prestatu eta nahi adina entseatzeko.

Aurtengo Kantari ikuskizuna apirilaren 13 eta 14an [hasierako data aldatu da] ospatuko dugu, eta aldez aurretik, martxoaren 23 eta 24an entsegu orokorra egingo dugu Beñat Etxepare antzokian bertan. Parte-hartzaile bakoitzari aldez aurretik jakinaraziko zaio dagokion eguna eta ordu zehatza.

Parte hartu

Izena emateko epea zabalik dago, eta urtarrilaren 26an itxiko da. Parte hartu nahi baduzu, zure lagunekin batera taldea osatu eta honako galdetegia betetzea besterik ez duzu:

Zalantzak argitu edota informazio osagarria eskuratzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke honako kanalen bidez:

Gogoratu Kantari Gasteiz ikuskizunean parte hartzeko taldekide guztien izen-emate fitxa ezinbestekoa dela, eta taldeko partaide bakoitzak bere fitxa osatu beharko duela. Adibidez, lau laguneko talde batean, ume bakoitzaren familiak dagokion seme-alabaren fitxa bete beharko du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide