hiri hondakinak

Gasteiz, ezarritako helburuetatik urrun

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2023ko urr. 20a, 06:00

Zabor bilketa mekanikoa, alde zaharrean. Argazkia: ALEA

Guztira, 95.614 tona hondakin sortu zituzten 2022an gasteiztarrek, eta 376 kilo urtean gasteiztar bakoitzak. 

Arabako hondakinen %75 inguru sortzen du Gasteizek. Horregatik, bilketan eta kudeaketan markatzen dituen joerak eragin erabakigarria dute lurralde osoan. Guztira, 95.614 tona hondakin sortu zituzten 2022an gasteiztarrek, eta 376 kilo urtean gasteiztar bakoitzak.

Oro har, aurreko urteetako hondakin kopuru berdina sortu du hiriburuak, nahiz eta oraingoan nahastutakoen ehunekoa nabarmen jaitsi den. Halaber, gaikako bilketa mota batzuetan hazkunde handia eman da –lehenbizikoz, konpostatzeko erabiltzen diren inausketen hondarren bilketa kontuan hartu da–, eta horrek hondakinen bilketaren kalitatea hobetzea ahalbidetu du. Alta, datu positiboen aurrean, txostenaren balantzean jasotzen da gaikako bilketa %38koa dela soilik, eta gainerako %62 nahasitako zaborra. Arabako Hondakinen Behatokiak gogoratu duenez, 2025rako berrerabiltzearen eta birziklatzearen helburua %55era iristea da: "Beraz, hiru urteren buruan hamazazpi puntuko igoera eman behar da, eta hori ez da lortuko azken urteetako abiadurari eutsiz gero".

Erlazionatuak

Kripan eta Eltziego, eredu

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2023 urr 20 Araba

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide