Lau irabazle utzi ditu Oporklik! 2023 udako argazki-hizki lehiaketak

Erredakzioa 2023ko urr. 2a, 13:26

Lau irabazleen lanak. / ALEA

Elixabet San Sebastian, Munia Etxaniz, Irene Goitia eta Iradi Perez de Arrilucea dira Oporklik! udako argazki-hizki lehiaketaren irabazleak.

Udan zehar egindako bidaiak zein bizitako esperientziak argazkien eta hitzen bidez kontatzea izan du oinarri Oporklik! udako argazki lehiaketak. Irailaren 17ra arte, 39 lan jaso zituen Gauekoak programak eta ALEAk elkarlanean antolatutako lehiaketaren 2023ko edizioak, proposatutako bi kategorietan.

Antolatzaileon partetik, eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaile guztiei gurekin haien oporrak irudi bitartez partekatzeagatik, eta bestelako ekimenetan ere gurekin bat egitera animatzen ditugu.

Orain, bozkatzeko epea agortuta, iritsi da momentua epaimahaiak eta herritar botoak hautatutako irabazleak ezagutarazteko. Guztira, lau irabazle ditu lehiaketak; bi testuz lagundutako argazki sortetan eta beste bi argazki bakarreko kategorietan:

  • Bost argazki + azalpen testua, epaimahaiaren erabakiz:
    • Zenbat bidaia, hainbat bisaia - Elixabet San Sebastian | SARIA: Nekatur landetxe batean bi gau (gosaria barne) + La Leze Arroilaren jaitsiera.

    • Harriak - Munia Etxaniz | SARIA:  Nekatur landetxe batean bi gau (gosaria barne) + La Leze Arroilaren jaitsiera.
  • Argazki bakarra; boto gehien lortu dituzten lehenengo bi argazkiak:
    • Ponpatik at - Irene Goitia | SARIA: Parral Tabernan bi pertsonentzako bazkaria + Errigorako Saskia.

    • Aiba euli bat! - Iradi Perez de Arrilucea | SARIA: Parral Tabernan bi pertsonentzako bazkaria + Bio Nekazaritzako otarra.

Erakusketa

Aurreko edizioetan bezala, Oporklik! lehiaketa ere erakusketa batekin borobilduko da: inaugurazio ekitaldia urriaren 20an, 19:00etan, Gasteizko Falerina tabernan izango da, argazki sarituen aurkezpenarekin eta sari banaketarekin.

IRABAZLEEN LANAK

ZENBAT BIDAIA, HAINBAT BISAIA - Elixabet San Sebastian

1-Txorien laudorioa - ibai maiza

 

HARRIAK - Munia Etxaniz

Ura harrietatik (Gavarnie)

 

Ponpatik at - Irene Goitia

 

Aiba euli bat! - Iradi Perez de Arrilucea

Beste lan guztiak

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide