Auzo elkartasuna erdigunera: martxan dira Zaharraz Harro jaiak

Erredakzioa 2023ko eka. 27a, 11:00

Txupinazoaren ostean, ehun jarduera baino gehiago izango dira Gasteizko Alde Zaharreko Zaharraz Harro jaietan, ekainaren 26tik uztailaren 2ra. Musika, zinea, kirola, antzerkia, dantza, hitzaldiak eta umeentzako jarduerez beteko dira auzoko kaleak.

Alde Zaharreko auzokideek eta auzoko kolektibo, saltoki eta tabernek bere onena eman dute, aurten ere, Zaharraz Harro jaietan saretutako programazio oparoa eskaini ahal izateko. Ohikoa denez, egitaraua zortzi bloketan banatu dute, eta horien barruan 100 jarduera inguru izango dira astean zehar: kirola, antzerkia, hitzaldiak -Hitz egin eta eragin-, tailerrak, musika, umeak eta zinea.

Besteak beste, azken aldian auzoak jasandako poliziaren gehiegikeria salatu eta auzo elkartasuna eramango dute jaien erdigunera: Poliziak ez nau zaintzen, auzolagunek bai izango da aurtengo leloa, eta kartela ere ildo beretik doa, 8-biteko bideo-jokoen iruditegiaren bidez auzoa islatuz.

Ohiko hitzorduen artean, besteak beste: astelehenean, ekainaren 26an, 18:30ean, txupina eta kalejira VTuristikoa; asteazkenean, ekainaren 28an, LGTBIQ+ Harrotasunaren Eguneko manifestazioa; larunbatean, uztailaren 1ean, Ez eman Tourra! aldarrikapen jolasa, bazkari autogestionatua Barrenkale kalean, eta guatekea Gaztetxean; eta igandean, artisau azoka eta hainbat kontzertu zein pintxadaren ostean, destxupina egingo dute, jaiei amaiera emateko.

Eskaintza musikalari dagokionez, askotariko pintxadak eta kontzertuak izango dira aste osoan zehar: besteak beste, Iker Piris Trio, Bihotza, The Broater, Jon Basaguren, Cubo, Traumreise, Old Time Spooks, Chucky Killers, The Big Band Berri, Arima Warriors Sound System, DJ Tinieblas, Lobo & Carmine, Clockwork Selekter, Deklibe, Harrika (Benizze, Ander Arce eta Alaine Mak), Annekdotas, DJ Rosamari, CDS, Konpost, Zuretzako Mezua, Los del Rayo, Intxisu, Heroina, Sarasola Y., Moni Garage, Como Tu Quieras, Kultura Reggae Band, Kolix...

EGITARAUA

KARTELA

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide