Arabako gorrak, "lau urte lokalik gabe"

Erredakzioa 2023ko mai. 17a, 18:00

Joan den larunbatean, artista talde batek grafiti bat egin zuen Arabako Gorren Guraso eta Lagunen Elkarteko lokalaren "premia egoera" salatzeko eta birgaitzea exijitzeko.

Duela egun batzuk ALEAn argitaratutako gutunean, orain dela 38 urte baino gehiagotik Arana auzoan okupatzen duten espazioaren "prekarietate arazo oso larria" salatu zuen ASPASOR Arabako Gorren Guraso eta Lagunen Elkarteak. Sofia Erregina kalean dago elkarteari lagatako espazioa, baina, antza denez, ez dago hori birgaitzeko aurrekonturik.

119 pertsona gor eta haien familiak ordezkatzen ditu elkarteak, eta euren premiei "jaramonik ez" egitea leporatu diete arduradun politikoei eta, bereziki, Emilio Sola foru diputatuari.

Larunbatean, maiatzaren 13an, elkarteko haur eta gaztetxoek Lau urte lokalik gabe dioen grafiti bat egin zuten lokalaren fatxadan, Udalari, Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariei gogorarazteko "hurrengo legegintzaldirako egiteke dagoena". Lonjaren fatxadan uzteko baimenik ez dutenez, etorkizunean beharrezkotzat jotzen dutenean erabiliko dute marrazkia.

Erlazionatuak

Arduradun politikoak agurtzeko gutuna

Erabiltzailearen aurpegia ASPASOR - Arabako Gorren Guraso eta Lagunen Elkartea 2023 mai 10 Araba

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide