U30 Greba Orokorra

Arabako pentsiodunak greba orokorrerako prest

Mikel Buruaga 2020ko urt. 30a, 06:49

Hiru egun falta dira urtarrilaren 30eko greba orokorra iristeko, eta, astelehenero bezala, pentsio duinak aldarrikatzeko kalera atera dira Arabako pentsiodunak. Manifestazio jendetsua egin dute hiriburuko erdialdetik.

Urte berriaren hasieran bi urte bete dituzte pentsiodunek kalean. Hala ere, gauzatu ez diren aldarrikapenak exijitzen diote Espainiako Gobernu berriari eta Eusko Jaurlaritzari: 1.080 euroko pentsioa edota generoen arteko aldea gainditzeko osagarri autonomikoa, besteak beste.

Urtarrilaren 30ean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba orokorrarekin bat egingo dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide