Zabalgana gizarte etxea ez dute udazkenera arte zabalduko

Erredakzioa 2017ko mai. 8a, 13:09

Aurreikuspenaren arabera, ekipamendua 2017ko udaberrirako egon beharko litzateke zabalik.

Zabalgana gizarte etxea eraikitzeko lanak amaitzeko epea apirilaren 23an amaitu zen, baina data hori helduta, Zabalgana Batuz elkarteak obrak amaitu gabe zeudela salatu zuen. Ekipamendu berriak altxatzeko lanak 2015eko otsailaren 23an hasi ziren, eta printzipioz iazko abenduan amaituta egon behar ziren. Atzerapenak egon dira, besteak beste, hobekuntzak egiteko aldaketak egon zirelako eta 2017ko apirilera arte luzatu zen epea. Horrekin batera, gizarte-etxea eraikitzen ari den enpresa ere atzeratu zen, hori dela eta, Udalak isuna ezarri zion.

Orain, Zabalgana Batuz auzo elkarteak egindako salaketaren aurrean, Hirigintza zinegotzi Itziar Gonzalezek "obra amaituta dagoela" azaldu du, eta momentu honetan, "azken ukituak" egiten ari direla gaineratu du. Hala, "iraila-urrirako" inaguratzea aurreikusten du Udal-Gobernuak. Oposizioko taldeek, berriz, lanak amaituta ez daudela uste dute. Hala, Irabazi, EH Bildu eta PP udal taldeek, auzo elkartearekin batera, gizarte-etxe berriaren lanetara bisita egitea eskatu dute.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago