alea.eus

53.604 euroko isuna ezarriko diote Zabalganako gizarte etxea eraikitzen ari den enpresari

Erredakzioa 2017-01-27 12:39   Ekonomia  Gasteiz

Azaroan atzerapenak antzeman zituen Udalak.

53.604 euroko isuna ezarriko diote Zabalganako gizarte etxea eraikitzen ari den enpresari
Zabalgana gizarte etxearen eraikitze-lanak. | Ikusi handiago | Argazki originala

Udalak 53.604 euroko isuna ezarriko dio Zabalganako gizarte etxea eraikitzen ari den aldi baterako enpresa-elkarteari. Azaroan atzerapenak antzeman zituen Udalak, hori dela eta, zigorra jartzeko dosier osagarria abiarazi zuen.

CC Zabalgana UTE izeneko enpresa elkarteak, ordea, alegazioak aurkeztu zituen txosten osagarriaren kontra, eta Tokiko Gobernu Batzarrak horien zati bat onestea erabaki du gaur. Egitura osorik bukatzea kontzeptua betetzeko 99 eguneko atzerapena hartu zen kontuan hasieran, eta horri 22 egun kentzea onetsi da, beraz, 48.276,41 euroko zigorra litzateke. Gainera, Estalki lauak eta metalikoak kontzeptua betetzeko atzerapenagatik hasieran ezarritako 32 eguneko zigorra aldatu eta 4 egun kendu dira, maileguak lortzeko zailtasunengatik, eta azkenean 28 eguneko zigorra jarriko da, hau da, 5.328,36 euroko isuna( BEZik gabe). Orotara 53.604,77 euroko isuna ezarriko zaio enpresari, BEZik gabe.

Alkateak datorren astean bisitatuko ditu gizarte etxe berriaren lanak, auzoko bizilagunekin batera, lanak zertan diren ikusteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa