2017/04/23 19:00

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz | IKUS-ENTZUNEZKOA

[SASKI NASKI] 'Ilustrazioek hitz egiten dutenean'

Saski Naski sorkuntza artistikoen otzara zikloaren hirugarren ikuskizunak ilustrazioak ditu protagonista. Liburuaren Nazioarteko Eguna aitzaki, letretara, literaturara eta liburuetako ilustrazioetara egingo dugu salto. Galtzagorri haur eta gazte literaturako elkartearekin elkarlanean eta Mikel Ayerbe koordinatzaile lanetan, Ilustrazioek hitz egiten dutenean zuzeneko emanaldia izango da hiru ilustratzailerekin, hirurak emakumeak: Elena Odriozola, Maite Gurrutxaga eta Helena Azkarragaurizar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa