Ikus-entzunezkoa

[HAURRENTZAKO ZINEMA] Batman Lego

2017/05/07 17:30

Laudioalde eskolako antzokia Aiaraldea Laudio |IKUS-ENTZUNEZKOA

 

Euskarazko zinema izango dute Laudion maiatzaren 7an. Batman Lego umeentzako filma proiektatuko dute,  17:30ean, Laudioalde eskolako antzokian (sarbidea Izoria kaletik). Prezioa 3 eurokoa izango da.

[ZINEMA] 'Pink Saris'

2017/05/09 18:45

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz |IKUS-ENTZUNEZKOA

Zinema  jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin eskaintzen duen  Filmazpit zikloaren barruko proiekzioa. Filmak hilean behin, astearteetan, proiektatzen dira Oihanederren. Honetan  Pink Saris, (Kim Longinotto, 2010, Erresuma Batua-India)  filma proiektatuko da, apiriletik ekainera bitartean giza eskubideen urraketa  lantzen duten filmeak protagonista izango dituen blokearen barruan.

[ZINEMA] 'Maitia nun zira'

2017/05/31 19:00

Oihaneder Euskararen Etxea | Gasteiz |IKUS-ENTZUNEZKOA

Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren barruan Maitia nun zira dokumentala ikusteko aukera izango dugu maiatzean.

Dokumentala 1915-1918 artean Alemaniako preso-esparruetako 10 euskal presoei egindako grabazioek osatzen dute. Proiekzioarekin batera Elena Canas eta Ainara Menoyo dokumentalaren egileekin solasaldia egingo da. Ikus-entzunezkoan kolaboratzaile ibilitako Maider Bedaxagar eta Maite Deliartek ere hartuko dute parte solasaldian.