Gasteizko hizkuntzak, pluralean

Itsaso Estarrona 2016ko api. 13a, 15:44

Gasteizen 40 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira. Aniztasun hori azaleratzeko, Anhitzak topaketa antolatu dute larunbat goizean, Oihaneder Euskararen Etxean.

 

Jogurt bat nahi duzu. Senarrari eskatzen diozu, ingelesez, baina ez dizu entzun. Zure semea sartzen da eszenan, eta aitari eskatzen dio, euskaraz, emateko jogurt bat zuri. Zuk, ama, eskerrak ematen dizkiozu semeari, txekieraz. Ingelera, euskara, txekiera. Egun arrunta da Jitka Raskovaren, Gasteizen. Babel da bere sukaldea.

Laster beteko ditu 40 urte Jitkak (Jeseni, Txekia, 1976). Horietatik ia laurdena –bederatzi urte– Gasteizen egin ditu. Irlandan gasteiztar batekin maitemindu, eta horrezkero hemen bota ditu sustraiak. Lau hizkuntza erabiltzen dituzte etxean: senar-emaztearen artean, ingelera; semeekin, euskara aitak, eta txekiera amak; anaien artean, txekiera zein euskara; eta aiton-amonekin, gaztelania. 

Hizkuntza aniztasunaren aurpegietako bat da Jitkarena, baina berea bezala, beste asko daude. Gasteizen, 47 herrialde ezberdinetik iritsitako biztanleak bizi dira Udalaren azken datuen arabera (2014) eta, beraz, hirian 40 hizkuntza baino gehiago mintzatzen direla ondorioztatu liteke, herrialde horietako askotan hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten baitute –Gasteizko Udalak ez du hizkuntza aniztasunari buruzko daturik–.

 Irakurri erreportaje osoa apirilaren 15eko 56. alean. Ez baduzu etxean jasotzen, harpidetu hemen

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide