Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatuta, Kultur Kabia kultur zerbitzu enpresaren bitartez eta hiriko hainbat eragileren parte hartzearekin*, hizkuntza aniztasunaz aritzeko topaketa bat antolatu du: Anhitzak saioa, hain zuzen, Kultur Kabia kultur zerbitzu enpresaren bitartez eta
Topaketa apirilaren 16an (larunbata) izango da goizeko 11:00etan hasi eta 14:00ak bitartean. Hizkuntzaren aniztasunaren inguruko gogoetak izango dira protagonista, baita hizkuntza ezberdinen hiztunen arteko elkar ezagutza sustatzeko dinamikak ere. Nor bere jatorrizko hizkuntzan arituko da, eta edozein adineko pertsonek parte har dezakete; haurtzaindegi zerbitzua ere izango da. Jardunaldia kultur ekitaldi batekin amaituko da. Parte hartzeko, galdetegi bat bete behar da.
* Parte hartu dute: Geu elkarteak, Goian elkarteak, Paulo Freirek eta Udaleko Berdintasun eta Aniztasun zerbitzuek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!