2016/02/13 18:00

HAURRENTZAKO EKINTZA

Gaueko entziklopea koxkorra

Gaueko entziklopea koxkorra
Jimmy Jazz, Gasteiz

Gaueko entziklopedia koxkorra, 2princesesbarbudes taldearen eskutik
Sarrerak: 5 eur + gastuak (VSD / DNA Komertziala Bulegoa / musikaze.com / jimmyjazzgasteiz.com)

Jostailuzko instrumentuekin egindako haur eta helduentzako kontzertu ttipia

Hiru lagunek osatzen dute taldea. Eurek berek sortutako letrak eta melodiak jotzen dituzte. Erabiltzen duten ikuspegia da benetan interesantea: umea, haurra, pertsona oso eta inteligente gisa tratatzen dute, tono melenga inozotik urruti.

Jostailuzko instrumentuak jotzen dituzte: pianoa, gitarra, akordeona, txirula, saxofoia, hamaika perkusio tresna…Eta melodiak, pop estetikaren baitakoak denak, berriak, modernoak, alaiak dira oso.

Eszenografia ere aipatzeko modukoa da, eta baita eurek berek jositako arropa ere. Dena da eder, ikusgarri, koloretsu.

Taldea katalana da eta jatorrizko testuak katalanez eginak dira ( Enciclopedia Baixeta de la Nit ) ondoren euskaratuak. Lan hori egiteko garaian errespetatu dira bai egitura metrikoa, bai errima, bai testu bakoitzaren mezua, poesia, grazia, kolorea…. eta euskaraz letzen den testuak ez du itzulpenaren ajerik inon. Zuzenean euskaraz sortua ematen du.

Taldeko kantariak euskara ikasi zuen Bartzelonako Hizkuntza Eskola Ofizialean eta diskoa grabatzeko garaian lanketa berezia egin du euskararen ahoskera zaintzeko asmotan.

Joan deneko Durangoko Liburu eta Diska azokan aurkeztu zuten bai CDa, bai ikuskizuna. Gu hantxe ginen eta bertatik bertara ikusi ahal izan genuen haurrek bezainbeste gozatu zutela helduek, gehiago izan ez bazen.

Gaztelupeko Hotsak argitaratu du CDa eta Maialen Lujanbio eta Joseba Tapiaren lankidetza izan du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide