Bizitzak, munduak eta unibertsoak hainbat gai misteriotsu gordeak dituzte. Haiei buruzko galderak egin al dizkiozu noizbait zure buruari? Lagun talde batekin zure iritzia partekatu nahi duzu? Besteena entzun? Elkarrizketa batean zure ideiak azaltzeko prest? Denok detektibe, ikerlari eta esatari! Pentsatzea baliogarria bezain dibertigarria delako. 6-9 urtekoentzat
Tailer honen helburua haurrak estanpatuen diseinuaren munduan murgiltzea da. Bertan, zigiluen bidezko estanpazioaren teknika ezagutu eta praktikan jarriko dugu, Lucía Cámararen eskutik (Luestampados). 7 - 13 urte
Elvi naiz, bentrilokua. Umorearen eta entretenimenduaren munduan aritzen naiz. Asko gustatzen zait jendeari barre eginaraztea; horregatik ikuskizunean nire pertsonaiak, bentrilokia eta panpinak erabiltzen ditut komediaren eta umorearen bitarteko gisa.