'Ixa' kapitulu laburrez osatutako fikziozko websail bat da. Lehen denboraldiak sei atal ditu; sei istorio independente, egungo bizimoduaren arriskuez eta denboraren pertzepzioarekin jolas egiten dutena. Ehun lagun inguruko lantaldeak hartu du parte mugikorretarako espresuki egindako sail honetan, euskal aktore ezagunek barne.
Nazioarteko jaialdietan hautatu dute 'IXA' webserie bertikala

Erredakzioa 2020 aza 17 Araba

Euskal Websail onenaren saria jaso ondoren, IXA webserie bertikala nazioarteko jaialdietara joango da. 2019ko udan, lehen denboraldia estreinatu zuen ALEAk.