AURRERAPENA

Teresa Ibañez eta Harri Eskola, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko api. 25a, 10:00

ALEAren 409. zenbakian: Arabako Jaiak, Teresa Ibañez pregoilaria, Arabako Harri Eskola eta beste beste gai asko. 

SAN PRUDENTZIO: Festa usaina igartzen da. Asteburu luzea dute aurretik arabarrek. Zubia kanpora joateko aprobetxatu ez dutenek merezitako oparia izango dute Armentian zein Estibalizen antolatu diren dozenaka ekitaldiekin.

ELKARRIZKETA. Teresa Ibañez, Arabako jaietako pregoilaria. "Ederra da sortu duzunarekin bat egiten dutela sentitzea". Antzerkiaren historian bidaia arina eginez, Teresa Ibañez Ortzai konpainiako aktore ezagunak eman die hasiera San prudentzio eta Estibalizko jaiei, asteazkenean probintzia plazan irakurritako pregoiarekin.

ERREPORTAJEA. Harri jasotzearen geografia zein generoa berritzeko ahaleginean. Euskal Herriko tradizioan hertsiki errotutako herri kirola lantzen dute Arabako Harri eskolako kideek. Duela urtebete hiru neska batu zaie abentura horretan, marka eta muga berriak gaindituz.

POLITIKA. EH Bilduren indar erakustaldia. Botoetan eta eserlekuetan irabazi du koalizio subiranistak Araban, lehen aldiz, eta duela lau urte baino 14.000 boto gehiago izan ditu. EAJ bigarren da, zazpi ordezkarirekin, eta 2020ko ia boto berberekin.

EKONOMIA. Egoera zertan den jabetzeko. Langileen nazioarteko egunari lotutako deialdiekin batera, ELA eta LAB sindikatuek egoera politiko eta sozioekonomikoari buruzko analisiak plazaratu dituzte. Biek Iruñean jarri dituzte hitzordu nagusiak.

EUSKARA. Korapiloa, gero eta estuagoa. Gasteiz Antzokiak aurrera egingo duela ziurtatu du Maria Nanclares Euskara zinegotziak; aldiz, Lazarragak ordaindu beharreko zorraren inguruko alternatibarik ez du proposatu.

IRITZIA. Zuriñe Rodriguez, Karla Pisano eta Edu Zelaieta.

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDAZOZKETAK
Apirilaren 26tik maiatzaren 2ra

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide