AURRERAPENA

IDarte eta Iñaki Martinez de Luna, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2024ko api. 11a, 08:42

ALEAren 407. zenbakian, IDarte diseinu eskola, Iñaki Martinez de Luna soziolinguista eta beste gai asko.

ERREPORTAJEA: Diseinua eta artearen barruak ikasten. Bosgarren ikasturtea du IDartek Betoñuko komentuan, eta 480 ikasle inguru ditu egun. Inguruko eragileekin elkarlana bilatzen dute, ikasitakoa mundu errealera eramateko.

ELKARRIZKETA: Iñaki Martinez de Luna, soziolinguista: "Euskaltzaleak bagara, ba busti gaitezen guztiok". Eusko ikaskuntzaren Manuel lekuona saria jaso berri du Iñaki Martinez de Lunak, bere ibilbidean zehar euskal kulturari egindako ekarpena nabarmentzen duen aitortza. Aitzakia horrekin, bizi osoan zehar euskararekin izandako harremanaz eta egungo egoeraz hausnartzeko abagunea izan dugu.

INGURUMENA. Mendian mugak jarri nahi dizkiete. Mendi lasterketak fenomeno masifikatua bilakatu direla ohartarazi dute, eta eragin negatiboa izan dezaketela ingurumenean. araban ez dago gai horri buruzko lehenagoko araudirik.

EKONOMIA. Urtebetean %69 handitu du balioa. ogasunarekin zor bat kitatzeko erabili den Juan Celaya fundazioaren arte bildumari egindako tasazioari buruzko azalpenak eskatu dizkio Eh Bilduk diputazioari. "Alde bateko" tasazioa izan dela dio alderdiak.

KULTURA: Poesiaren XII. jaialdia, ate joka. Maitzaren 3tik 26ra egingo duten Poetak Maiatzean jaialdiaren programa aurkeztu dute. Ehun jarduera baino gehiago bilduko ditu; eta, besteak beste, Gioconda Bellik parte hartuko du poesia saioetan.

ERAGITEKO JANZTEN. Lukas Etxeberria, Lazarraga Kultur Elkartea. "Behin kulturgunea eraikita sortu dira eragozpen gehien".

IRITZIA: Irati Marañon, Irati Iciar, Iñaki Carretero eta Edu Zelaieta.

AGENDA. Apirilaren 12tik 18ra.

Aste honetako
EUSKARAREN AGENDAZOZKETAK
Apirilaren 12tik 18ra

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide