Aitortza Barañaingo ziurtagiridunei, euskara egunerokoan txertatzen eredu direlako

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2022ko mar. 21a, 11:41

Barañaingo Udalak aurten ere ez du aurrez aurreko ekitaldirik egin 2021eko Bai Euskarari Ziurtagiriak banatzeko. Iazko bideari jarraituz, bideoa egin dute herriko Bai Eskarari ziurtagiridunen ahalegina aitortzeko. Pantxika Lamurrek aurkeztuta, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Barañaingo 36 entitateen argazkiak bildu dituzte bideoan, Nekane Iberok ziurtagirien banaketarako propio sortutako abestiak lagunduta. Rober Gutiérrez Bai Euskarari Elkartearen zuzendariak ere mezua igorri die ziurtagiridunei.

Barañaingo 36 entitatek dute gaur egun Bai Euskarari Ziurtagiria eta aitortu nahi dugu saltoki eta entitate horiek euskaraz lan egiteko eta bizitzeko aukerak sortzen egiten duten lana. Jaso ezazue gure aitorpenik handiena. Animo eta besarkada bana denoi!

Rober Gutiérrez Bai Euskarari Elkartearen zuzendariak bideoan zoriondu ditu euskara egunerokoan txertatzen eredu diren Barañaingo entitateak. Gutiérrezek nabarmendu du "Barañaingo eta Euskal Herriko beste hainbat erakunde eta entitaterentzat ispilu eta bide erakusle" direla Bai Euskarari Ziurtagiria jaso dutenak.

Euskararen bidean

  • Viajes Marfil
  • Txaranga Igandea elkartea
  • Tecnicauto auto lantegia
  • Tantatic diseinu eta garapena
  • Studio liburudenda
  • Sada hortz klinika
  • Podemos-Ahal Dugu
  • Muruzabal bizikletak
  • Lurgorri taberna
  • Karrape taberna
  • Kaioa taberna
  • Ezker Batua
  • Iratxo Taberna
  • Gogorza Anaiak harategia
  • Cubillas-Barricart otika
  • Larrain elkartea
  • Barañaingo abesbatza
  • Abodi albaitaritza gunea
  • Altxe kudeaketa
  • Barañaingo Geroa Bai
  • Barañaingo euskal kantak
  • Arritxu ileapaindegia
  • Andromeda belardenda

Zerbitzua euskaraz

  • Akelamendi elkartea
  • Alaitz guraso elkartea
  • Barabatu batukada
  • Barañaingo jai batzordea
  • Trikitilari eskola
  • Jauzi taldea
  • EH Bildu Barañain
  • Mugarri guraso elkartea
  • Plazaberri egunkari digitala

Zerbitzua eta lana euskaraz

  • Hagin erakunde feminista
  • Haizea kultur elkartea
  • Harizti dantza taldea
  • Sahats fundazioa

Bai Euskarari Elkartean uste dugu garai hauetan bertakoa, gertukoa zaindu behar dugula, eta tokikoetan tokikoena dugu euskara. Bila ezazu zure herrian euskaraz zerbitzua ematen dizun jatetxe, denda, elkarte edo zerbitzu hori (Euskararen Mapa).

 

 

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide