Zarautz eta Gernika-Lumoko 51 entitate euskaraz lan egiteko eta bizitzeko aukerak sortzen

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2021ko abe. 9a, 11:12

Euskararen Egunaren baitan, Zarautzen eta Gernika-Lumon euskararen erabilera eta sustapena egiten duten enpresa, erakunde eta eragileen lana aitortu nahi izan dute. Bi herrietako udalekin hitzarmena du Bai Euskarari Elkarteak.

Gernika-Lumon, Euskararen Nazioarteko Egunean, Haurren aurrean helduok heldu kanpainaren adierazpena irakurri zuten, eta Betikoa Gertukoa argazki lehiaketaren sariak eta Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu zituzten. (Argazkiaren egilea: Busturialdeko Hitza)

Aurten 23 entitatek jaso dute ziurtagiria.

  • Aita Villasante Udal Euskaltegia
  • Busturialdeko Hedabideak
  • Ekin taldea
  • Eraikuntzarako materialak Eizagirre
  • Gernika Rugby Taldea
  • Gestoria Cor
  • Kosnoaga Igeriketa Elkartea
  • Maria Luisa lurrin denda
  • Seber Altube Ikastola
  • Zaindu Fisioterapia Zentroa
  • Zurich Aseguruak
  • Arrano Kultur Elkartea
  • Arrien Optika
  • Bake-Leku Txokoa
  • Duka arropa denda
  • Elai Alai Dantzari Taldea
  • Electricidad Argi-Ola
  • Gernika Garbiketak
  • Gernikako Notaria
  • Kepa Urrutia
  • Kopi Laster Fotokopiak
  • Madariaga Hortz Klinika
  • Urrutia Aholkularitza

Zarautzen, berriz, Euskara zinegotziak adierazi zuenez, Zarautzen euskara "osasuntsu" dago: "Zarauztarron %74a euskaldunak gara, baina gero eta euskaldunagoa izatea nahiko genuke." “Euskarak bizi-indarra izateko, erabili egin behar da: edozein unetan, edozein tokitan, edozein jardueratan euskaraz egiteko aukera izatea oso garrantzitsua da”.

Duela 16 urte hasi zen Bai Euskarari Elkartearen eta Zarauzko Udalaren arteko elkarlana eta urte guzti hauetan zehar, herriko enpresa ugarik lortu dute Bai Euskarari ziurtagiria.

2021ean, herriko 28 enpresak lortu edo berritu dute euren ziurtagiria eta lanketa horretan Bai Euskarari Elkartearen aholkularitza jaso dute. Horretarako, Zarauzko Udalak 3.253,69 euroko ekarpena egin du. Hemen duzue Zarauzko entitateen zerrenda:

  • Andere Produktu Profesionalak
  • Asti pinturak
  • BIOARARTEKO Landa-Ingurumen zerbitzuak
  • Blasenea Mintegi Ekologikoak
  • Borda ardoak
  • Chapucetti Diseinuak
  • Eguzki taberna
  • Ekia pentsioa
  • EKOLIO Olio Birziklapena
  • Etxabe Confort
  • Euskadiko Halterofilia Elkargoa
  • Gipuzkoako Ur Kontsortzioa
  • Harrespil Hilerri eta Hileta Zerbitzuak
  • Inmobiliaria Orio Txoko Txiki
  • Iruretagoiena Harategia
  • Laguntasuna S.Coop.
  • Laia Janari Denda
  • Lizardi lanerako arropa-denda
  • LURBERRY Fruitu txikien landare mintegi ekologikoa
  • Martiarena zapategia
  • Mendizabal Kinkila Denda
  • Orizar Burdindegia
  • Oteitza Lizeo Politeknikoa
  • Solozabal Autoeskola
  • Talai Berri Txakolindegia
  • Tropela Informatika eta Euskara Elkartea
  • Ulacia bidaiak
  • Zarauzko AEK euskaltegia

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide