Euskara lanean txertatzeko adibide gehiago, Arabako Enpresen Foroaren 3. saioan

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2021ko aza. 25a, 08:37

Abenduaren 2an egingo da Arabako Enpresen Foroaren hirugarren saioa eta bertan euskara lanean txertatzeko adibideak jasoko dituzte parte-hartzaileek, beste hainbat entitateren eskutik.

Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak iaz martxan jarri zuten foroa, Lanabes ekimenaren barruan, Arabako arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko. Bai Euskarari Elkarteak du foroa kudeatzeako ardura.

Erronkak

Foroko bileretan bost erronka proposatu zaizkie parte-hartzaileei, euskara sustatzeko helburu dutenak: Hizkuntza gaitasuna; Erakundearen irudia; Kanpo komunikazioa; Barne komunikazioa eta lan tresnak; eta Pertsonen kudeaketa. Parte hartzen ari den enpresa bakoitzak berea aukeratu du eta dagoeneko lantzen hasita daude.

Adibide praktikoak

Aurreko bi saioetan, administrazioen, aholkularitza enpresen eta antzeko erronkak landu dituzten enpresen adibideak jaso zituzten foroan parte hartzen ari diren enpresek. 

Hirugarren saioan, zenbait entitateren eskutik, euskara lanean txertatzeko adibideak jasoko dituzte. Bertan izango dira, besteak beste, Euskalit, HPS, Danobat Group eta Emuneko ordezkariak, adibide praktikoak eskainiz.

Hurrengo hitzordua abenduaren 2an

Dagoeneko bi bilera egin dira eta abenduaren 2koa izango da aurtengo azken bilera. Saio horietan enpresa bakoitzak euskararekin lotutako erronkak zehaztu ditu eta gainontzeko enpresek dituzten arazo edo kezken berri izan dute, baita horiei emandako konponbideenak ere.  

Parte hartzen ari diren enpresen artean, berriz, honakoak daude: Mutualia, La Vitoriana, Sirimiri Zerbitzu Soziokulturalak, EBA S.L., Ludoland, SEA Arabako enpresariak, Orona - Electra Vitoria, Ega Master, RPK, Uriarte Industrial, Oreka IT, Artepan-Mamia, El Corte Inglés eta Mondragon Korporazioa.

Zuk ere 3. bileran parte hartu nahi baduzu, hemen eman dezakezu izena:

    EMAN IZENA - ARABAKO ENPRESEN FOROA 2021

    NOIZ: Abenduak 2

    ORDUTEGIA: 9:00 - 11:00

    LEKUA: Europa Biltzar Etxea (Gasteiz hiribidea, 85)

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide