Euskara lanean txertatzeko adibideak jaso dituzte Arabako Enpresen Foroaren 2. bileran

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2021ko aza. 5a, 10:12

Azaroaren 4an egin zen 2021eko Arabako Enpresen Foroaren bigarren saioa Europa Biltzar Etxean (Gasteiz). Eusko Jaurlaritzak, Arabako Aldundiak eta Gasteizko Udalak iaz martxan jarri zuten foroa, Lanabes ekimenaren barruan, Arabako arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko. Bai Euskarari Elkarteak  du aurtengo foroa kudeatzeako ardura.

Arabako Enpresen Foroa 2021 - 2. bilera

Irailean egin zen lehen saioan, enpresa bakoitzak bere erronkak identifikatu zituen eta administrazioak horretan laguntzeko dituen erreminten berri izan zuten. Azaroan egin den bigarren saioan aholkularitzek (EMUN, Elhuyar eta AHIZE-AEK) zein tresna eta baliabide bideratzen dituzten ikusi dute eta, gainera, bi enpresak erronka horiei nola egiten dieten aurre ikasi dute. Laboral Kutxa eta Osasuna Futbol Taldeko adibideak azaldu zituzten bi enpresetako ordezkariek.

Erronkak definitituta eta adibideak jasota, helburuak lortzeko prozesu ezberdinak martxan jartzeko ordua izango da foroan parte hartzen ari diren enpresentzat. Enpresa hauetako ordezkariak izan ziren azken bileran: Mutualia, La Vitoriana, Sirimiri Zerbitzu Soziokulturalak, EBA S.L., Ludoland, SEA Arabako enpresariak, Orona, Ega Master, RPK, Uriarte Industrial, Oreka IT, Artepan-Mamia, El Corte Inglés eta Mondragon Korporazioa.

Arabako Enpresen Foroa 2021 - 2. bileraArabako Enpresen Foroa 2021 - 2. bilera

Foroaren azken saioa abenduaren 2an egingo da, 9:00etatik 11:00etara bitartean, Europa Biltzar Etxean (Gasteiz). 

EMAN IZENA - ARABAKO ENPRESEN FOROA 2021

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide