Urriko lorpenak

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2021ko urr. 29a, 14:29

Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzearekin batera, entitateek urtero zenbait helburu zehazten dituzte euskaraz ematen duten zerbitzua ahalik eta zabalena izan dadin. Helburu horiek betetzean lorpen bat izan ohi da beraientzako eta, hori aintzat hartuta, 'Ziurtagiridunen lorpenak' izeneko atala osatzen ari gara.

Lorpen txiki bakoitza urrats handi bat da arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko eta pauso horiek ematen laguntzen du Bai Euskarari Ziurtagiriak.

Urrian lorpen hauek izan ditugu:

grupo-gisma.png

Grupo Gisma, 'Bidean' mailatik 'Zerbitzua euskaraz' mailara igo da. Zorionak!

Lorpen hauek egin ditu:

  • Bisita txartela elebitan
  • Aurrekontuak eta fakturak elebitan
  • Newsletterra elebitan
  • Lan parteak elebitan
  • Prozedurak elebitan
  • Harrera plana elebitan
  • Ordutegien kontrola elebitan
  • Lizentzia/baimenak elebitan

herri-soinu-elkartea.jpg

Herri Soinu Elkarteak maila igoera izan du: 'Bidean' mailatik 'Zerbitzua euskaraz' eskaintzera pasa da. Zorionak!


eba-sl.jpg

EBA S.L.-k honako lorpen hauek egin ditu:

  • Hizkuntza irizpideak zehaztu ditu
  • Segurtasun eskuliburua euskaratu dute
  • Eskakizun inprimakiak euskaratu dituzte
  • Arreta hizkuntza lehentasunez euskaraz eskaintzen hasi dira.

Zorionak!


ikaslan-bizkaia.jpg

Ikaslan Bizkaiak lorpen hauek egin ditu. Zorionak!

  • Telefono erantzungailua elebitan jarri dute.
  • Karpetetako etiketak elebitan daude.
  • Nomina elebitan jasotzen dute.
  • Bi langile euskarazko formakuntza jasotzen hasi dira. (4 langile dira)

IKUSI LORPEN GEHIAGO

 

Ziurtagiria eskuratu nahi duzu?

Bi bide dituzu:

1. Bete autodiagnostikoa: baieuskarari.eus/eu/auto-diagnostikoa  eta gu jarriko gara zurekin harremanetan!

2. Jarrai gurekin kontaktuan: (+34) 943 59 21 48 / (+33) 6 03 49 43 65 / info@baieuskarari.eus

 

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide