Doako aholkularitza, Gasteizko ETEetan euskara kudeatzen hasteko

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2021ko urr. 22a, 07:15
Enpresan euskara txertatzen hasteko metodologia erraz eta doako baten bila ari zara? 10 eta 49 langile bitarteko Gasteizko enpresa zarete?

Aurten, Lanabes egitasmoaren baitan, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bat egin dute 10 eta 49 langile bitarteko enpresekin lanean jarduteko. Proiektu honen barruan, bi urteko diagnostikoa eta aholkularitza zerbitzua eskainiko zaizue doan, Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzen duzuen eta bere bitartez lan egingo duzuen Gasteizko entitateei eta enpresei.

Bai Euskarari ziurtagiria euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatu, aitortu eta pausoak ematen laguntzen dituen ziurtagiria da. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Bai Euskarari Elkarteak urrats horiek ematera gonbidatu nahi zaituztegu, eta ibilbide horretan bidelagun izango gaituzue.

Ziurtagiria eskuratze-prozesuan elkarteko aholkulariek laguntzen dute. Zuen erakundearen euskara-egoera zein den jakin nahi izanez gero, auto-diagnostikoa egin dezakezue eta euskara-maila zehatza jakiteko eta hobetzen laguntzeko zuekin harremanetan jarriko dira Bai Euskarari Elkarteko aholkulariak.

Informazio gehiago nahi duzu? Jar zaitez Gasteizko teknikari Bergoi Madernazekin harremanetan:

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide