Gizarteari egindako ekarpenek saria izango dute Puntu Soziala egitasmoari esker

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2021ko ira. 20a, 00:00

TaPuntu Kooperatibak Puntu Soziala egitasmoaren laugarren edizioa martxan jarri du. Bi urtez behin gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu bat aukeratu eta, honi laguntzeko helburuz, sarean duen presentzia hobetzen laguntzen diogu. Izan ere, normalean, komunikazio alorra bolondresa eta antolaketa handirik gabekoa izaten baita.

<< Bai Euskarari Elkarteko kide da TaPuntu Kooperatiba; 'Zerbitzua euskaraz' eskaintzen du. >>

Gizarteko edozein arlotan eragin positibo bat duen norbanako, elkarte edo enpresa batek lor dezake urtebeteko sari hau. Aukeratzen den proiektu sozialak bere zabalkuntzan dituen arazoak aztertuko dira TaPunturen eskutik, zailtasun eta erronkak identifikatuz. Aurrera begirako aukerak atzeman eta hauek lortzeko estrategia garatuko dute. Amaitzeko, urtebeteko plangintza bat osatuko dute elkarrekin. Proiektuak TaPunturen zerbitzuak doan jasoko ditu eta, behar izanez gero, eragile gehiagoren elkarlana gauzatuko da.

Laugarren edizioa da 2021-22ko hau. Izan ere, aurretik Basherri sarea, Biak bat elkartea eta Igeldoko Kooperatiba izan dira “beka” honen irabazleak.

Parte hartzeko

Egitasmo honetan parte hartzeko PuntuSoziala.eus web-orrian formularioa bete beharko da. Proposamenak aurkezteko epea irailaren 13tik urriaren 13ra artekoa izango da. Prozesu honetan hiru proiektu aukeratu ostean, hauekin bilera bat egingo da, eta irabazlea aukeratuko dute. Proiektuaren irabazlea urriaren 29an iragarriko da, eta hortik aurrera hasiko da proiektu aukeratuaren urtebeteko online presentziaren lanketa. Euren komunikazioa hobetzea izango da TaPunturen helburu nagusia.

TaPuntu Kooperatiba

TaPuntu kooperatiba marketin digitala, formazioa, diseinua grafikoa eta multimedia zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa gaztea da. Kooperatibaren metodologiak bezeroen nortasun digitala modu integralean lantzen du, horretarako beharrezkoak diren ekintzak gauzatuz. Kooperatibari buruzko informazio gehiago, eta orain arteko ibilbidea ezagutzeko: tapuntu.eus

Egitasmoak PuntuEUS Fundazioaren laguntza izango du. Baina proiektua aukeratzean honek dituen helburuak betetzeko beste erakunde batzurekin interkooperazioan jardutea ere, bada beste helburuetako bat.

Informazio gehiago:
Arkaitz Sukuntza Alkorta . 691 166 409 . info@puntusoziala.eus . Sare sozialetan: @PuntuSoziala @TaPuntu #PuntuSoziala

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide