Arabako enpresen hizkuntza-kudeaketa hobetzen laguntzeko galdetegia

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2021ko ira. 9a, 10:38

Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden 20 eta 49 langile bitarteko enpresei galdetegi bat betetzea proposatu nahi zaie, hizkuntzen presentziari eta erabilerari buruzko informazioa biltzeko helburuz. Horrela, enpresei hizkuntza-kudeaketa hobetzen lagunduko dieten neurriak proposatu eta ezarri ahal izango dira.

Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Gasteizko Udalak, Lanabes ekimenaren barruan, lankidetzan sortutako proiektua da honakoa. 

Hiru erakundeen artean sortu da Arabako Enpresen Foroa proiektua ere, Lanabesen barruan. Arabako Lurralde Historikoaren alor sozioekonomikoan euskara sustatzea da bi proiektuon helburua eta Bai Euskarari Elkartea arduratuko da bien koordinazioaz.

Galdetegia

Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dauden 20 eta 49 langile bitarteko enpresei egingo zaie galdetegia, honako gaien inguruan:

    1. Hizkuntza gaitasuna. Ezagutza maila.

    2. Hizkuntzen erabilera enpresaren komunikazioan.

    3. Hizkuntzen sustapena enpresan.

    4. Enpresaren beharrak.

Galdetegiak erantzun ostean, erantzun guztiak aztertu eta ondorioak ateratzeko txanda izango da. Hala, ondorio horietatik abiatuta enpresei hizkuntza-kudeaketa hobetzen lagunduko dieten neurriak proposatu eta ezarri ahal izango dira.

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide