Araban EAJ-k eskuratu diru boto kopuru gehien udalerri gehietan. Lurraldeko 53 udalerrietatik, alderdirik bozkatuena izan da 29 udaletan. Horien artean, biztanle kopuruari dagokionez udalerri handienetan izan da nagusi: Gasteiz, Amurrio, Laudio edota Agurainen, esate baterako.
Lautada eta Gorbedialdeako Kuadrilletan ordea, EHBilduk lortu du boto kopuru gehien hainbat udalerritan: Aramaio, Legutio, Asparrena, Barrundia, Zigoitia edo Zuian, adibidez.
PP-k bere aldetik, lurralde osoan jetsiera nabaria izan du, baina Arabako Errioxako 4 udalerritan nagusi izaten jarraitzen du: Mañueta, Bastida, Guardia eta Navaridasen.
PSOE nagusi izan da udalerri bakarrean, hain zuzen, ohikoa duen Iruña Okan. Eta bestetik, hautagaitza independienteak garaile suertatu dira lurraldeko zenbait udalerritan: Dulantzi, Berantevilla, Eltziego, Lapuebla de Labarca, Urizaharra, Zanbran eta Kanpezun.
Udalerri bakoitzeko emaitzak xehetasunean ikusteko aukera, hemen duzu.