Saria izango du Araban erakusleihoan euskara ondoen erabiltzen duenak

Arabako Udaberriko III. Erakusleiho lehiaketa antolatu du Arabako Merkataritza Federazioak. Aurten, Bai Euskarariren eskutik, 300 euroko saria izango du euskara erakusleihoan ondoen erabiltzen duen saltokiak.

Lehiaketan parte hartzen duten Arabako saltokiek udaberria gaitzat hartuta apaindu beharko dute erakusleihoa gaur hasi eta maiatzaren 19ra bitartean. Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 19an egingo da.

Sariak

  • Lehen saria: 1.000 € + plaka + 1.500 € publizitatean gastatzeko Diario de Noticias de Álava-n
  • Bigarren saria: 600 € + plaka + 1.500 € publizitatean gastatzeko Diario de Noticias de Álava-n
  • Hirugarren saria: 400 € + plaka + 1.500 € publizitatean gastatzeko Diario de Noticias de Álava-n
  • Publikoaren saria: 300 € + plaka + 1.500 € publizitatean gastatzeko Diario de Noticias de Álava-n
  • Bai Euskarari Erakusleihoa: 300 € + 1.500 € publizitatean gastatzeko Diario de Noticias de Álava-n

Publikoaren sarirako bozketa emateko, bete inprimaki hau.

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide