Liburu gomendioa: 'Bazen behin ipuin bat', Ainize Eguiarte eta Alfonso Berroya

Larunbatean ospatzen da Liburuaren Eguna eta, literatura-zaleen egun hori aitzakia hartuta, Bai Euskarari Ziurtagiria duen Gasteizko Saga liburu-dendatik gomendio hau egin digute:

Legution kokatutako SAURE argitaletxearen eskutik Bazen behin ipuin bat izenburua heltzen zaigu, Esku luzatua bildumako lehenengoa. 7 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako eta beraiekin denbora elkarbanatzen duten nagusientzako zuzenduta dagoen komikia da; haur-jazarpenei aurre egiteko tresna egokia.

Liburua bost ataletan banatuta dago eta lantzen dituen gaiak alkoholikoa den aita bati beldur izatea, gurasoen aldetik jazarpenak izatea, eskolako bullying-a, sexualitate identitatearekin arazoak eta ugazama berri bati beldurra. Modu erraz eta zuzenean landutako pisu handiko istorioak dira. Fantasiazko mundu honetan protagonistak babestu, arazoak desagertu edo desegin daitezke.

Alfonso Berroyaren ilustrazioa oso lan ona da egindako marrazkiengatik baita erabilitako koloreak eta zuri-beltzak. Balio handiko liburua da bai umeen eskuetan jartzeko bai famili eta hezitzaileek tresna gisa erabiltzeko. Esan beharra dago ere, liburu hau proiektu handiago baten parte dela: www.ecomic-experience.com.

Bazen behin ipuin bat

  • Ainize Eguiarte (gidoia)
  • Alfonso Berroya (marrazkiak)
  • Saure 2016, 59 or, 23,00€

 

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide