Herrizki: herri hizkera lantzeko aplikazioa

#BaiEuskarariGomendioa, 'Zerbitzua eta lana euskaraz' ziurtagiria duen Artez-en eskutik:

Artez Euskara Zerbitzuak herri hizkera lantzeko 'Herrizki' aplikazioa egin du. Momentuz Busturialdeko euskara barneratzen du, baina etorkizunean beste eskualde batzuetakoa barneratuko du.

Jolas ezberdinen bidez lantzen da herri hizkera aplikazioan:

  • Esaera zaharrak 1: esaeraren lehenengo zatia agertzen zaigu idatzita eta bigarren zatia asmatu behar da, 3 aukeren artean.
  • Esaera zaharrak 2: esaera zaharren jokoekin jarraituz, bigarren zatia zuzenean idatzi behar da, proposatutako aukerarik gabe. Ez bada asmatzen, orduan, hiru aukera ematen ditu egokiena aukeratzeko.
  • Letra-zopa: irudi batzuk agertzen dira pantailan, eta azpian, letrak nahasita, puzzle baten zatiak bailiran. Eginkizuna da letrak ordena egokian jartzea eta irudiaren izena, betiere, tokiko herri hizkeran.
  • Urkatuaren jokoa: aplikazioak definizio bat ematen du eta jokalariak asmatu egin behar du horri erreferentzia egiten dion hitza. Horretarako letrak eskatzen joango zaio aplikazioari. Huts egitean, aplikazioa urkatua marrazten joango da. Bost hutsegite egin daitezke.
  • Baserri izenak: azken joko honetan eskualdeko baserrien argazkiak agertzen dira eta izen egokia hautatu behar da hiru aukeren artean. Asmatuz gero, pantaila berri bat zabalduko da baserriaren inguruko berezitasun, jatorri eta bitxikeriekin.

Horiez gain, astero galdera berri bat topatuko duzu asteko erronka atalean.

Eta lagunekin jolastu nahi izanez gero, taldeak sortzeko aukera dago.

Herrizki.eus webgunean zuzenean jolas daiteke edota Google play-tik deskargatuta.

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide