'Txanozuritxu' opera estreinatuko du ABAO-OLBEK asteburu honetan Bilbon

Larunbat, igande eta astelehenean Abao Txikik Txanozuritxu opera estreinatuko du Bilboko Arriaga Antzokian. Haurrei zuzendutako opera da eta euskaraz konposatu da osorik. Perraulten Txanogorritxo ipuin klasikoaren egokitzapen askea da, Carlos Imaz baritonoak zortzi abeslari eta bost musikarirentzat sortua.

8 urtetik gorako haurrei dago zuzendua eta 50 minutuko iraupena du.

Emanaldiak

Larunbata Martxoak 12 18:00
Igandea Martxoak 13 12:00
Igandea Martxoak 13 18:00
Astelehena    Martxoak 14 10:15*
Astelehena    Martxoak 14 11:45*
 
* Eskola-saioa

Sarrerak

Hemen eros ditzakezue sarrerak: http://www.generaltickets.com/abao/index.php

Osorik irakurri

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide